Portalea
Eraikinak zortzi mila metro koadro ditu eta hementxe dituzu herriko kultura-, gizarte- eta euskara-zerbitzuak.
Industria-arkitektura arrazionalistaren aldikoa da eraikina, eta garai batean AYA (Aguirre y Aranzabal) arma fabrika egon zen bertan. Lekua moldatzeko eta azpiegitura soziokulturala jartzeko proiektua José Manuel Muñagorri, Javier Marquet eta Luis M. Zulaica arkitektoek egin zuten.
Kultura: Juan San Martin liburutegia, erakustaretoa, areto nagusia, bilera gelak, dantza aretoa, tailerrak (sukaldaritza, argazkilaritza, grabatua, eskulangintzakoak), marrazketa eskola, zeramika eskola, Juan Bautista Gisasola Herriko Musika Eskola eta Armagintzaren Museoa.
Euskara: Udal Euskaltegia.
Gizartekintza (gizarte zerbitzuak).
- LekuaBista Eder, 10 - Eibar 20600
- MotaKultur zentroak, Ikusizko arteak
- KategoriaErabilera Anitzeko Aretoak, Erakusketa Aretoak
- OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 09:00-21:30. Larunbatetan: 10:00-13:30 eta 16:00-21:00. Igandeetan eta jaiegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-21:00
- Telefonoa943708439
- Emailakultura@eibar.eus
- Webhttp://www.eibar.eus/eu/kultura/kultura-etxea?set_language=eu
- ProgramazioaIkusi agenda


