Galdakaoko Liburutegia (Usansolo)
Galdakaoko hiru Udal Liburutegiak, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, Euskadiko liburutegiek osatzen duten sarean gaude. Erabiltzaile-agiri bakarrarekin, erabiltzaileek aukera ugari dituzte. Adibidez, agiri berriaren bidez, Euskadiko liburutegi ia guztietara sar zaitezke, funtsak Internet bidez kontsulta daitezke. Horrela, herritarrak Euskadiko Liburutegi Publikoen funts bibliografikoetara errazago sartu ahal izango dira.
Nobedade handiena da hori guztia etxetik bertatik ere egin ahal izango dela ondoko helbide elektronikoaren bitartez: www.euskadi.net/katalogobateratua. Erabiltzaileak bilaketa bakarrez jakin dezake zenbat lan dagoen interesatzen zaion gaiari buruz baita zein liburutegitan dagoen ere.
Zerbitzuak
- Aldi berean, 3 liburu eta 3 material bereziren etxerako mailegu-zerbitzua (bideoak, DVDak, CDak). Dokumentu guztiak libreki eskura daitezke. Liburuak 15 egunetarako mailegatzen dira eta material bereziak 7 egunetarako. Maileguak berritu daitezke web eta telefono bidez.
- Liburutegiarteko mailegu-zerbitzua. Beste Liburutegitako aleak eska daitezke.
- Haur-liburutegi zerbitzua. Liburuak antolatuta daude adinaren arabera.
- Irakurtzea sustatzeko zerbitzua, 5 eta 15 urte arteko haurrei zuzendutako hilabeteko tailerrekin eta nagusientzako liburuak aurkeztuz.
- Liburutegiak, aldiro-aldiro, bertan dagoen bibliografia-funtsean dauden gai desberdinei buruzko erakusketa bibliografikoak egiten ditu
- Erreprografia zerbitzua: Liburutegiko dokumentu-funtsaren kopia erabiltzailearen beraren aldetik.
- Kontsulta-zerbitzua gelan: funtsen kontsulta Liburutegian bertan.
- Informazio-zerbitzua: Erabiltzaileei aholku ematea, informazioa eta behar duen material bibliografikoa Liburutegi barruan zein kanpoan aurkitzeko.
- Erabiltzaileen trebakuntza: Liburutegia, instalazioak eta zerbitzuak erabiltzen irakastea, Liburutegian dauden zerbitzuak eta baliabideak sakonago ezagutzeko.
- Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako programa berezia.
- Zerbitzu birtualak. Internet bidez liburua denbora luzeagoan izateko eta gauza berriak eskatzeko
- Hemeroteka eta argitalpen ofizialen zerbitzua. 50 aldizkari baino gehiago eta 6 egunkari ditugu.
- Tokiko informazio-zerbitzua. Herriari buruz jasotako dokumentazioaz osatuta dago.
- LekuaAnder Deuna, z/g - Galdakao 48960
- MotaLiburutegiak
- KategoriaLiburutegiak
- Telefonoa944363035
- Emailabibliotecausansolo@galdakao.eus
- Webhttps://www.galdakao.eus/liburutegiak/
- ProgramazioaIkusi agenda


