Victor Hugo Etxea
Pasaiako etxe tipikoa da eta Badiarako zuzeneko bidea du. XVII. mendean eraiki zen eta Victor Hugok 1843an Pasaian egindako egonaldian bertan hartu zuen ostatu.
Victor Hugo liluratu zuen hemeretzigarren mendeko Pasaiaren esentziaz gozatuko dugu "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketari esker. Merezitako omenaldia, Hugok utzitako marrazki eta idazlan baliotsuei ez ezik, historian zehar idazle bikain honen omenez beren aztarna utzi duten haiei ere bai.
Hiru solairuetan dauden edozein balkoi korritutatik Victor Hugo inspiratu zuen badia bera ikusteko aukera izango dugu. Horri erreparatuz idatzi zituen Pasaian izandako egonaldiko idatziak eta grabatuak. Pasaiak Victor Hugo txundituta utzi zuen eta Pasaiarekin maitemindu egin zen. Utz iezaiozu gida izaten eta hurbil zaitez Pasaiaren erromantizismoa bizitzera.
Victor Hugoren etxean hurrengoa aurkituko dugu:
- Turismo Bulegoa
- Museo-aretoa: "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketa iraunkorra. Erakusketa honek, Victor Hugo etxea lehen aldiz 1902an ireki zenez geroztik urte guzti hauetan zehar bertakoak izan diren hainbat elementu errekuperatu eta biltzen ditu. Honetaz gain, "Victor Hugo izeneko gida turistikoa" ikus-entzunezkoa erabilgarri dago, eta honi esker, Hugoren ikuspegitik XIX. Pasaia ezagutuko dugu eta baita idazleak ostatu hartu zuen gelaren birsorpena, non idazleak hango bizimodua kontatzen digun.
- Aldi baterako erakusketa-aretoa.
- LekuaDonibane, 63 - Pasaia
- MotaKultur zentroak
- KategoriaMuseoak
- Telefonoa943341556
- Emailaturismoapasaia@oarsoaldea.eus
- Webhttp://www.oarsoaldeaturismoa.eus/eu/ezagutu-oarsoaldea/gure-museoak/victor-hugo-etxea.html
- ProgramazioaIkusi agenda


