Jorge Oteiza Fundazio Museoa
Oteiza Museoa espazio monografiko bat da, eskultore eta artista integral estimatu eta aintzatetsi haren bilduma pertsonala jasotzen duena. Oteizaren (Orio, 1908 – Donostia, 2003) bilduma horrek 1.690 eskultura eta Klarion Laborategian sartutako lan esperimentaleko 2.000 pieza ditu, marrazki eta collage sorta zabal batekin batera.
Museoa Altzuza herrian dago, Nafarroan, landa inguru batean, Iruñetik 9 kilometrora, eta erakusgai du artistaren obraren aukera adierazgarri bat, hau da, bere Propósito Experimental lanaz 1957ko Sao Pauloko Bienaleko Sari Nagusia eskuraturik nazioarteko panoraman agertu eta XX. mendeko eskulturaren sortzaile handienetakoa izandako haren lanen aukera adierazgarri bat.
- LekuaC/ de la Cuesta, 24. Alzuza - Egüés 31486
- MotaKultur zentroak
- KategoriaMuseoak
- Telefonoa948332074
- Emailainfo@museooteiza.org
- Webhttp://www.museooteiza.org/?lang=eu
- ProgramazioaIkusi agenda


