Kutxa Fundazioa Kubo
2000. urtean irekia, kubo-kutxa Aretoa,Kutxaren gizarte-ekintza bat, Rafael Moneo arkitektoak diseinaturiko Kursaal eraikin bitxian dago eta Donostiako kultura-bizitzaren eskaintzarik garrantzitsuenetako bat bihurtu da.kubo-kutxa Aretoak 1.000 m2 ditu gutxi gorabehera, eta gune handi honek bere arkitektura bitxiarekin tamaina handiko erakusketak egiteko aukera ematen du.
kubo-kutxa Aretoaren programazioa, aldi baterako erakusketetan oinarritua, arte plastikoetan zentratua dago, bereziki XX. mendearen hasieratik gaur egunera arteko denbora-tartean, baina arte-adierazpenaren beste alor batzuei buruzko proposamenak ere integratzen ditu, adibidez, zinema, arkitektura edo diseinua.
kubo-kutxa Aretoak, era guztietako publikoengana iristeko helburuarekin, nazioarteko izaera duten erakusketa-proiektuak inguru hurbilagoko proposamenekin konbinatzen ditu, eta gaur egungo artista handien atzerako begiratuak nahiz egungo arteari buruzko hainbat tesitan oinarrituriko talde-erakusketak antolatzen ditu.
Bere erakusketa-ibilbide esanguratsuagatik, kubo-kutxa Aretoa kulturaren erreferente bihurtu da, era guztietako arte-adierazpenak erakusteko leku, eta artista, aditu, kritikari eta publikoaren arteko topaketa-gune.
- LekuaZurriola Etorbidea, 1 - Donostia / San Sebastián 20002
- MotaIkusizko arteak
- KategoriaErakusketa Aretoak
- OrdutegiaAsteartetik igandera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00
- Telefonoa94302400
- Emailakubo@kutxa.eus
- Webhttps://kutxafundazioa.eus/eu/kubo-erakusketak
- ProgramazioaIkusi agenda



