MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa
MATER Museoa Kantauriko egurrezko atunontzi klasikoa da, teknika tradizionalekin eraikitako azkena.
Arrantza egiteari utzi zionean, desguazatzeko zegoela, Itsas Gela elkarteak berreskuratu zuen, euskal arrantzaleen bizimodua eta itsas ingurugiroaren babesaren garrantzia hedatzera dedikatzen den museo ibiltarian bihurtuz.
Museo berezi honek Pasaiako badian du bere egoitza (Gipuzkoan), bertan itsas kultura eta ingurugiroa jorratzen duten hainbat jarduera burutzen ditu: tailer didaktikoak, ingurugiro sentsibilizazio kanpainak, kosta txangoak... Horiek guztiek MATER Museoa bizirik dagoen benetako itsas ondare bilakatzen dute.
- LekuaArrantzale kaia, (Arraunlari kalea-Torreatze), motoraren ondoan - Pasaia 20110
- MotaKultur zentroak
- KategoriaMuseoak
- Telefonoa619814225
- Emailainfo@mater.eus
- Webhttps://mater.eus/
- ProgramazioaIkusi agenda


