Andres Isasi Musika Eskola
Getxo Antzokia eraikitzen ari den bitartean Getxoko Kultur Etxeak erabiltzen duen espazioa. Antzoki txiki bat da, italiar erakoa, bi solairurekin. 334 jarleku dauzka: 162 besaulki-patioan, 64 palkoetan eta 108 anfiteatroan.
Agertokia txikia da, 6,5 x 4,8 x 3 metrokoa. Mugatua den arren oso egokia da formatu txiki eta ertaineko antzezpenak egiteko, eta ezin hobea edozein motatako kontzertuetarako.
Programazioarekin harremanetan jartzeko helbidea: Getxo Kultura Etxea, Villamonte A-8 behea, 48991 Algorta – Getxo
Fitxa teknikoa
Eskenatokiaren antolamendua/neurriak:
Zabalera: 6,5 m
Sakonera: 4,8 m
Altuera: 3 m
Edukiera:
334.
Argiztapen/Soinu ekipamendua eta Ekipo Teknikoa
SOINUA / ARGIZTAPENA
Ez du argiztapen ekipamendurik. Hurrengo soinu ekipamendua dugu: autoamplifikatutakoekipoa JBL, 2 baffle 15 pulgadako baffle 2 eta 10eko 2, mahai bat 6 kanaletakoa CD bikoitza eta autocuerekin. Behar izanez gero, beharrezko materiala alokatzen dugu.
TALDE TEKNIKOA
Ez du talde tekniko propiorik.
- LekuaLas Mercedes, 6 - Getxo 48930
- MotaMusika, Antzerkia, Musika, Antzerkia
- KategoriaMusika Eskolak eta Kontserbatorioak, Antzokiak
- Telefonoa944646011
- Emailakulturetxea@getxo.eus
- Webhttp://www.getxo.net/eus/conserva/pags/home.htm



