Sancho el Sabio Fundazioa
Sancho el Sabio fundazioak oraindik ere sortu zeneko helburuak ditu: euskal kulturari buruzko dokumentazioa bildu, ordenatu, zaindu eta hedatzea. Ibilbide luze horretan euskal dokumentazioaren fondo aberats eta osatuenetako bat lortu du: XV. mendeaz geroztiko eskuizkribuak, XVI. mendeaz geroztiko inprimakiak eta material kartografikoa, XVIII. mendeaz geroztiko material grafikoa, eta beste hainbat material, teknologia berrien ondorio diren euskarrietan jasoak.
Halaber, Fundazioa sortu zenetik kontuan hartutako eremu geografikoak Euskal Autonomia Erkidegoko egungo lurraldeak (Euskadi), Nafarroako Foru Komunitatea eta Pirinio Atlantikoak Departamenduko Iparraldea biltzen ditu. Gainera, arrazoi historikoak direla-eta, kontuan hartzen dira hegoaldetik Ebro ibaiak eta iparraldetik Garona ibaiak mugatzen duen eremuaren barne geratzen diren lurralde mugakideak ere.
- LekuaPortal de Betoño, 23 - Vitoria-Gasteiz 1013
- MotaKultur zentroak, Artxibategiak
- KategoriaErabilera Anitzeko Aretoak, Artxibategiak
- OrdutegiaAstelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 18:00etara; Ostiraletan 08:00etatik 15:00etara
- Telefonoa945253932
- Emailafs-inv@fsancho-sabio.es
- Webhttp://www.fsancho-sabio.es/eu/index.asp
- ProgramazioaIkusi agenda



