Barakaldoko Historia eta Ingurumen Interpretaziorako Zentroa
Barakaldoko Udalak kudeatzen duen ekipamendua da, eta Ezagutu Barakaldo proiektu hezitzaile eta kulturalaren barnean dago. Interpretatu eta erakusteko Zentro hau, guztiontzakoa da eta landa gune natural batean dago ondo zaindurik, El Regato-n, hain zuzen ere.
Hor, ikus-entzunezko, taula, maketa, bideo, eta abarren bidez, alde fisiko, natural eta historikorik garrantzitsuenak ezagutarazten dizkieten edukiak erakutsiko zaizkie bisitariei; adibidez, bertoko biztanleen bizimodu eta ohiturak.
- LekuaAnbia, 30 (El Regato) - Barakaldo 48903
- MotaIkusizko arteak
- KategoriaErakusketa Aretoak
- Telefonoa94497390
- Emailaezagutubarakaldocihma@barakaldo.org
- Webhttp://www.ezagutubarakaldo.barakaldo.org/cihma/index_eu.php
- ProgramazioaIkusi agenda


