Errenteriako Liburutegia
Udal Liburutegiaren helburu nagusia hiritarrek kulturarako, informazio askatasunerako, heziketa iraunkorrerako eta bereziki, euskal kultura zabaltzeko duen eskubidea bermatzea da. Horretarako, liburu, aldizkari, egunkari eta kultura zabaltzeko baliagarri diren bitartekoak eskuragarri izango ditu bertan.
Liburutegiak 47.000 ale inguru ditu jasota eta bi ataletan dago banatuta: haurrena eta helduena. Haurrentzat 10.000 ale inguru daude eta bideo atal txiki bat. Gainontzeko a leak helduentzako kontsulta liburuak, irakurketa liburuak, ikusentzunekoak, mapak, etab.
Gaur egun, Liburutegiko sailkapena eta mailegutza "ABSYS" programarekin automatizatua dago. Era berean, bertaratzen direnentzat bi terminal (OPAC) jarri dira katalogoak kontsultatzeko.
- LekuaMagdalena, 27-29 - Errenteria 20100
- MotaLiburutegiak
- KategoriaLiburutegiak
- Telefonoa943449635
- Emailabiblioteca@errenteria.eus
- Webhttps://errenteria.eus/udala/udal-sailak-eta-azpisailak/liburutegia/
- ProgramazioaIkusi agenda


