Bilboko Liburutegia (San Frantzisko)

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Bilboko Liburutegia (San Frantzisko)

1919an Teofilo Guiardek Bilbon auzoetako liburutegi bi zirela aipatu zuen. Horietako bat  Pérez Galdós liburutegia zen, San Frantziskon zegoena. 1927an eskaini zuten lehenengo aldiz liburuak maileguan hartzeko zerbitzua. Horrez gain, liburutegi honetan hitzaldiak antolatzen zituzten kultura herritar guztiei zabaltzeko.

Liburutegiak San Frantzisko auzoan jarraitzen du. 1986an berriztatzeko lanak egin zituzten eta 2001ean San Frantziskoko Udaltegiko lokaletan integratuta gelditu zen handitzeko lanak egin ondoren. 

Zerbitzuak

  • Informazio zerbitzua
  • Egunkariak eta aldizkariak
  • Wifi
  • Ume eta gazteentzako atala
  • Fotokopia-gailua
  • Erabiltzaileen prestakuntza
  • Kultur ekitaldiak
  • Kexak eta iradokizunak
  • Mugikortasun murritzeko pertsonentzako sarbideak

Non