Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa
Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa, Bilboko Elizbarrutiaren bitarteko artxiboa eta artxibo historikoa da. 1950. urtetik geroztik Bizkaiko Elizbarrutietako parrokietako agiri historikoen eta funtsen artxiboa da. Ikertzaile gelara sarrera librea eta doana da aldez aurreko zita eskatuta. Bere web-orrialdeak http://www.aheb-beha.org AHEB-BEHAren katalogo orokorra kontsultatzeko inprimakiak eta onomastika erregistroen aurkibideak eskaintzen ditu, hala nola, agiri erreprografikoa eskatzeko espediente elektronikoa web bidez hasteko aukera ematen du, besteak beste.
AHEB-BEHAren funtsak1180. urtetik 2008. urtera hartzen du, bitarteko artxibotzat diharduelarik. Bizkaiko parrokietako artxiboek dokumentazioaren mamia osatzen dute. Sakramentu funtsak, kontsultatuenak, mikrofilmatuta, digitalizatuta eta indexatuta daude. Bataio, ezkontza eta hildakoen partidak web bidez eskuragarri daude [2.292.715 erregistro 1501. urtetik 1900. urtera, biak barne] helbide honetan http://internet.aheb-beha.org/paginas/portada/n_portada.php?idioma_cook=eu
Funtsetara eta informaziora sarbidea 75 urte baino gehiago dituzten agirietarako librea da. Soilik AHEB-BEHAko Ikertzaile gelan agiriak eta irudiak ikus daitezke.
- LekuaLarrauri kalea, 1 A - 5. solairua - Derio 48160
- MotaArtxibategiak
- KategoriaArtxibategiak
- OrdutegiaAstelehenetik Ostegunera: 09:30-13:30. Asteartean: 09:30-13:30 eta 15:00-19:00
- Telefonoa944062490
- Emailainfo@aheb-beha.org
- Webhttp://www.aheb-beha.org
- ProgramazioaIkusi agenda


