OLBE Operaren Bilboko Lagunen Elkartea
OLBE irabazteko asmorik gabeko Elkarte bat da, 1953an sortua eta Herri Onurako Erakunde izendatua urriaren 31ko 247/1983 Dekretuaren bidez.
Bere funtsezko helburua da arte lirikoaren garapena eta zabalpena da, orokorrean, eta bereziki operarena, beti ere kultur proiektu zabal eta plural gisa hartuta. Horrexegatik “Opera denon esku” aukeratu du lelotzat.
Bere jarduera nagusia da nazio mailan zein nazioartekoan ospe handia daukan opera denboraldi egonkorra antolatzea, bertan 70.000 ikusle inguruk parte hartzen dute.
6.500 bazkide inguru ditu, haietariko % 15 Bizkaitik kanpo bizi dira eta % 5 Euskal Autonomia Erkidegotik at.
OLBEren jarduera “2004rako Mezenasgo Lehentasunezko Jarduera” izendatu zuen Irabazteko Asmorik Gabeko Elkarteen Zerga Erregimenari buruzko 1/2004 Foru Arauak.
OLBE lanean ari da epe ertainean honako helburuok lortzearren:
- Opera denboraldi egonkorra, zortzi izenburuk eta lau antzezpenek osatua, bertan estreinaldiak, ez-ohiko operak eta errepertorioak programatzeko asmoarekin.
- Gutxienez 7.000 bazkideko kopurua lortzea, eragin eremua zabaltzea eta publiko gaztearen parte-hartzea sustatzea.
- Finantza eredu orekatua, sarrera salmentaren, babesletza publikoaren eta babesletza pribatuaren diru-sarreren berariazko pisua antzekoa izan dadin.
- Gizartean orokorrean eta publiko gaztearen artean bereziki operaren ezagutza eta zaletasuna sustatzera bideratutako jarduerak zabaltzea “OPERA DENON ESKU" leloa errealitate bilakatu dadin.
- LekuaJose Maria Olabarri, 2-4 - Bilbao 48001
- MotaMusika
- KategoriaBestelakoak
- OrdutegiaAstelehenetik ostegunera, 9:00etatik 14:00ak arte eta 15:00etatik 19:00ak arte Ostiraletan 8:30etik 15:00ak arte Antzezpenak dauden ostiraletan edota antzezpenen bezperetan izan ezik, egun horietan ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte eta 15:00etatik 19:00ak
- Telefonoa94 435 51 00
- Emailaabao@abao.org
- Webhttp://www.abao.org/eus/olbe.html
- ProgramazioaIkusi agenda


