365 Jazz Bilbao
Jazz musika Bilboko hiri-erritmoaren zati bihurtu da. Bizi-bizi mantentzen den musika-estiloa da, eta urte osoan zehar etengabe bilakatzen doa antzoki, unibertsitate, elkarte, museo eta hotel jakin batzuetan.
365 JazzBilbao ekimena soinu-unibertsoa da eta mundu mailako musikari onenak hurbiltzen dizkigu. Programa zabala du, bertan aukera genitzake proposamen klasikoak eta esperimentalenak, baita antzeztokiak ere, bertan batera dihardute tokiko nahiz nazio mailako taldeek eta jazz munduko izar ospetsuek.
365 Jazz Bilbao zikloak kontzertuen bere aldizkako agendari ekingo dio egungo nazioarteko jazzeko artistak estatu mailan sendotutako musika-taldeen arteko hautaketarekin konbinatuz. Programa era guztietako entzuleentzat da eta estilo desberdinak bildu nahi ditu: jazzeko sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietaraino, beste zenbait generorekin egindako fusioak ahaztu gabe, besteak beste, musika klasikoa, rocka, blusa, hip hopa edo ‘munduko musikak’.
- LekuaEdificio Ensanche. Plaza Ensanche, 11 - 1º - Bilbao 48009
- MotaMusika
- KategoriaMusika Jaialdiak
- Telefonoa946790488
- Emailainfo@365jazzbilbao.com
- Webhttp://www.bilbao700.eus/eu/evento/365-jazz-bilbao-2017/
- ProgramazioaIkusi agenda


