Pasaiako Liburutegia (Trintxerpe)
Zerbitzuak
- Helduentzako eta umeentzako liburutegiak.
- Liburu-kontsulta eta -mailegua.
- Internet (Arauak)
- WIFI zerbitzua (Arauak)
- Egunkari- eta aldizkari-kontsultak.
- Fotokopiak.
Pasaiako lau barrutietako liburutegiek irakurzaletasuna eta informazio trukaketa bultzatu nahi dute herritarren artean eta horretarako hainbat jarduera antolatzen dituzte urtean zehar:
- Ipuin kontaketak.
- Haurren Gabonetako marrazki lehiaketa. 2013an 50. urteurrena ospatu zen. Lehiaketa handituz joan da eta egun 1200 haurrek baino gehiagok hartzen dute parte.
- "Pasaia hiria" olerki-lehiaketa. 16 urtetik gorako edonork har dezake parte. Beste lehiaketa batean sarituak izan ez diren obra original eta argitaragabeak aurkeztu beharko dira, euskaraz zein gazteleraz. Lan sarituak Altamira Puente-Villa de Pasaia eta Xabier Portugal-Pasaia Hiria bildumetan argitaratzen dira.
- Haur eta helduentzako tailerrak.
- Haur eta helduentzako solasaldiak.
- Irakurketa Kluba.
- Bularretik Mintzora proiektua
- Erabiltzaileek E-liburutegitik ere irakur dezakete.
- Liburutegietan kontsultarako ordenagailuak eta Wifi sarea daude.
- LekuaEuskadi Etorbidea, z/g - Pasaia 20110
- MotaLiburutegiak
- KategoriaLiburutegiak
- Telefonoa943004303
- Emailatrintx.liburutegia@pasaia.net
- Webhttps://www.pasaia.eus/eu/liburutegiak
- ProgramazioaIkusi agenda


