Eguneroko informazioa ematen duten komunikabide profesionalek kazetaritza arduratsuaren alde egiteko, desinformazioren kontra borrokatzeko eta alfabetatze mediatikoko gaitasun aurreratuak indartzeko 2026rako dirulaguntzak

Xedea

Xedea da kazetaritza arduratsuaren alde egiteko, desinformazioren kontra borrokatzeko eta alfabetatze mediatikoko gaitasun aurreratuak indartzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta deialdia egitea.

Denbora-muga

Diruz lagundu daitekeen proiektua edo jarduera 2026. urtean garatu beharko da, eta urte horretako abenduaren 14rako amaituta egon beharko du (egun hori barne). 

Betekizunak

Eskatzaileek honako betekizun hauek bete behar dituzte:

  • Eguneroko informazioa ematen duten komunikabide pribatu jeneralistak izatea, honako mota hauetakoak:
    • Prentsa idatzia
    • Hedabide natibo digitalak
    • Irratiak
    • Telebistak
  • EAEn egoitza edo lurralde-ordezkaritza izatea.
  • EAEko biztanle guztientzat albisteak eta eguneroko gaurkotasuneko gaiei buruzko edukiak eskaintzea, edo bere eremuko biztanleentzat interes orokorreko tokiko edo eskualdeko edukiak eskaintzea. (Gutxienez %15 ekoizpen propioko edukiak EAEn)
  • Gutxienez 5 langile izatea plantillan 2025eko abenduaren 31n, eta gutxienez plantilla-maila horri eustea diruz lagundu daitekeen proiektuak edo jarduerak irauten duen hilabeteetan.

Lerro eta azpilerro bakoitzaren berariazko betekizunak

Lerroaren berariazko betekizunak

Dirulaguntza lerroa

Zuzkidura

Eremua

Audientzia

 

1. Lerroa

6.000.000 €

EAE

CIES ≥ 25.000

Irratiak euskara hutsean CIES ≥ 5.000

 

2. Lerroa

1.000.000 €

Tokiko edo eskualdeko

 2.1 Azpilerroa

CIES ≥ 4.000

700.000 €

 2.2 Azpilerroa

CIES < 4.000

300.000 €

Google Analytics

Ebaluazio-irizpideak

Ebaluazio irizpideak

Puntuak (gehienez)

Audientzia potentziala

60

Komunikazioko, kazetaritzako, informazio-zientzietako eta/edo ikus-entzunezko komunikazioko titulu ofiziala duten pertsonen kopurua

5

Unibertsaltasuna sarbidean

2

Alfabetatze mediatiko aurreraturako tresnetan eta/edo ekimenetan euskara sustatzea 

3

Proiektuaren kalitatea

Komunikabidearen langileen gaikuntza desinformazioaren aurka borrokatzeko eta alfabetatze mediatikoan

5

Desinformazioaren aurkako borroka

5

Alfabetatze mediatiko aurreratua sustatzeko ekimenak eta/edo tresnak

10

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren, emakumeen aurkako indarkeriaren eta LGTBI pertsonen eta migratzaileen eskubideen arloko desinformazioaren aurkako borroka

5

Aurrekontua

5

Guztira

100