Egitekoa, ikuspegia eta baloiak

Egitekoa

Babes publikoko etxebizitza promozioko produktuak/zerbitzuak eskaintzea, alokairu- zein hiri birgaitze/berritze araubidean, Etxebizitzaren Gida Planean adierazitako etxebizitza-beharrak asetzeko, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste eragile publiko-pribatu batzuekin koordinatuta, jasangarritasun, eraginkortasun energetiko eta irisgarritasun irizpideen arabera jokatuz.

Ikuspegia

EAEko funtsezko eragile izatea etxebizitza politika publikoa eta hiri-birgaitzea eta -berritzea aurrera eramateko orduan, Etxebizitzaren Gida Plana garatzen lagunduz, zerbitzu publikoa ematen dien kolektibo ezberdinen etxebizitza-beharrei egokitutako produktu- eta zerbitzu-zorroa izanda, eta eredu jasangarrian oinarrituta.

Balioak

  • Gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta ebaluazioa
  • Efizientzia eta etengabeko hobekuntza
  • Errespetua eta tolerantzia
  • Lankidetza erakundeen artean nahiz eragile sozial eta ekonomikoekin
  • Jasangarritasuna
  • Berrikuntza
  • Etxebizitza-parkea mantentzearen inguruko kontzientziazio eta kultura
  • Erraztea eta komunikatzea
  • Irisgarritasun unibertsala
  • Zerbitzu publikoa
  • Gizarte- eta ekonomia-inpaktua