Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko urriaren 24koa, Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita administrazio eta zerbitzuetako zuzendariordetzako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5161
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/10/24
- Argitaratze-data: 2025/12/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko urriaren 24ko Ebazpenaren argitalpenean (2025eko azaroaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 214. zk.). Ebazpen horren bidez, administrazio eta zerbitzuetako zuzendariordetzako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2025/4715 (4/1) orrialdean, lehen paragrafoan,
hau dioen lekuan:
Ekoizpen eta Prestakuntza Zuzendariordetzako lanpostu bat hutsik dago: 512516 kodea, 2 dotazioa, (...).
Hau esan behar du:
Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendariordetzako lanpostu bat hutsik dago: 512516 kodea, 2. dotazioa (...).
2025/4715 (4/2) orrialdean, hirugarren oinarrian (betekizunak eta merezimenduak),
hau dioen lekuan:
Ebazpen honen eranskinean, 512516 kodeari (2. dotazioa) dagokion Ekoizpen eta Prestakuntza Zuzendariordetzako lanpostua betetzeko lanpostuen zerrendan eskatzen diren baldintzak ezartzen dira.
Hau esan behar du:
Ebazpen honen eranskinean, 512516 kodeari dagokion Administrazio eta Zerbitzuetako Zuzendariordetzako lanpostua (2. dotazioa) betetzeko lanpostuen zerrendan eskatzen diren baldintzak ezartzen dira.