Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2023ko otsailaren 14koa, HABEko zuzendariarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko, 2023. urterako deialdi irekia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 1436
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/14
  • Argitaratze-data: 2023/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak zuzenduko ditu, testua argitaratzeko agindua eman duen organoaren ekimenez, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Horrelako hutsak ikusi dira HABEko zuzendariaren 2023ko otsailaren 14ko Ebazpenean (2023ko otsailaren 27ko EHAA, 40. zk). Jarraian, huts horiek zuzendu egiten dira:

2023/1062 (24/13, 24/17, 24/20, 24/23) orrialdean, II. eranskinaren 2. puntuan («Maila bakoitzaren ezaugarriak, antolamendu-modua eta kalifikazioak»), maila bakoitzeko «Antolaketa» deritzon puntuan, hau esaten du:

Azterketak bi eremu ezberdinetan egingo dira: trebetasun hartzaileak (irakurmena eta entzumena) euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan, eta trebetasun sortzaileak (idazmena eta mintzamena) lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan.

Baina hau esan behar du:

Azterketak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira, bi egunetan: egun batean, irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira; beste egun batean, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.