Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko urtarrilaren 3koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako eta Ikuskapen Eskalako karrerako funtzionarioentzat Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ espezializazio-ikastaroan sartzeko hautapen-prozesurako deialdia egiten baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1353
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/16
  • Argitaratze-data: 2022/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Mota horretako hutsak aurkitu dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2022ko urtarrilaren 3koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariarena, zeinaren bidez Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako eta Ikuskapen Eskalako karrerako funtzionarioentzat Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ espezializazio-ikastaroan sartzeko hautapen-prozesurako deialdia egiten baita. Ebazpen hori 2022ko urtarrilaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (16. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/382 (26/2) orrialdean, honako hau dio:

  1. Ebazpen hau argitaratzen denean, atxikitako lanpostuan gutxieneko iraunaldian ez egotea, salbu eta aldi hori beteta badago, edo organo eskudunak uko egitea onartu badu, edo atxikipen eta arrazoi bereko beste lanpostu bat lortu nahi bada, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 22ko 1/2020 Lege Dekretuaren 97.3 artikuluan eta abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 5.3 azken paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.

    baina honela esan behar du:

  1. Atxikitako lanpostuan gutxieneko iraunaldian ez egotea, salbu eta aldi hori beteta badago, edo organo eskudunak uko egitea onartu badu, edo atxikipen eta arrazoi bereko beste lanpostu bat lortu nahi bada, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 22ko 1/2020 Lege Dekretuaren 97.3 artikuluan eta abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 5.3 azken paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik