Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko irailaren 20koa, Migrazio eta Asiloko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko ekainaren 1eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak. Agindu horren bidez, oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2022. urteko deialdia egiten da. Dirulaguntzen bigarren lerroa: Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako laguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1499
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/20
  • Argitaratze-data: 2023/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira ebazpen honetan: Migrazio eta Asiloko zuzendariaren irailaren 20ko Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baitira Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko ekainaren 1eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak. Agindu horren bidez, oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2022. urteko deialdia egiten da. Dirulaguntzen bigarren lerroa: Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako dirulaguntzak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2022ko urriaren 10eko alean (194 zk.) argitaratuak. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/4354 (5/12) eta 2022/4354 (9/12) orrialdetan, I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren, Espedientea, Erakunde eskatzailea eta Proiektua/Programa ataletan,

honela dio:

Espedientea: 023-0606405.

Erakunde eskatzailea: Zestaoko Udala.

Proiektua/Programa: Zestaoko Zurrumurruen aurkako taldea.

eta honela esan behar du:

Espedientea: 023-0606405.

Erakunde eskatzailea: Zestoako Udala.

Proiektua/Programa: Zestoako Zurrumurruen aurkako taldea.