Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko azaroaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 5545
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/15
  • Argitaratze-data: 2022/12/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira Kulturako sailburuordearen 2022ko azaroaren 15eko Ebazpenean (2022ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 227. zk.), zeinaren bidez arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen baitira eta Batzordearen osaera argitaratzen baita. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Horrela, ebazpenaren lehenengo puntuan, non Balorazio Batzordeko kideak izendatzen diren eta batzorde horren osaera argitaratzen den, batzordekideen atalean,

hau dio:

Batzordekideak: Ane Dorronsoro Lazkanoiturburu; Javier Herrera Lotero; Carlos Morán Arostegui; Nerea Obieta Tuduri; Alvaro Sanz Aspiazu.,

baina hau esan behar du:

Batzordekideak: Ane Dorronsoro Lazkanoiturburu; Javier Herrera Lotero; Carlos Morán Arostegui; Nerea Obieta Tuduri (Euskalit-Kalitatearen Sustapenerako Euskal Fundazioaren izenean); Alvaro Sanz Aspiazu.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.