Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko azaroaren 11koa, Gazteriako zuzendariarena, 2022an Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko abenduaren 9ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen azken zenbatekoa eta zerrenda argitara ematen dituena. Agindu horren bidez, 2022an gazteriaren arloan programak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 224
  • Hurrenkera-zk.: 5056
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/11
  • Argitaratze-data: 2022/11/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira Gazteriako zuzendariaren 2022ko azaroaren 11ko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, argitara eman ziren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko abenduaren 9ko Aginduaren babesean 2022an gazteen arloan programak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri zen (2022ko azaroaren 18ko EHAA, 221. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/5003 (1/1) orrialdean, akats baten ondorioz, 1. artikuluan aipatzen den eranskina falta da, eta, beraz, osorik argitaratzen da.

(Ikus .PDF)