Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko urriaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldian arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako laguntzen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 4857
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/07
- Argitaratze-data: 2024/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Horrelako hutsak atzeman dira Kulturako sailburuordearen 2024ko urriaren 7ko ebazpenean, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldian arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako laguntzen zerrenda (2024ko urriaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 202. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Laburpenean, 2024/202 Laburpena (2/1) orrialdean, eta Ebazpenaren izenburuan,
hau dio:
Ebazpena, 2024ko urriaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldian arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako laguntzen zerrenda.
baina honela esan behar du:
Ebazpena, 2024ko urriaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2024ko ekitaldian arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako laguntzen zerrenda.