Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: 31/2023 Ebazpena, otsailaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2023. urterako araugintza-plana onartzeko erabakia argitaratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 48
- Hurrenkera-zk.: 1257
- Xedapen-zk.: 31
- Xedapen-data: 2023/02/21
- Argitaratze-data: 2023/03/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Era horretako hutsak aurkitu dira, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 21eko 31/2023 Ebazpenean, zeinaren bidez 2023. urterako araugintza-plana onartzeko erabakia argitaratzen den. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2023ko martxoaren 2an argitaratu zen (43. zk.), baina haren eranskina ez zen argitaratu eta, hortaz, honen bidez argitaratzea erabaki da.
(Ikus .PDF)