Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, azaroaren 18koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira agindu honen babesean aurkeztutako dirulaguntzen eskaerak: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko uztailaren 6ko Agindua, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitearen arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko dirulaguntzak emateko oinarriak, eta 2022rako deialdia egiten baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 5295
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/18
  • Argitaratze-data: 2022/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko uztailaren 6ko Aginduak onartu zituen Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitearen arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko dirulaguntzak emateko oinarriak, eta 2022rako deialdia egin zuen. (2022ko uztailaren 19ko EHAA, 139. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30ean amaitu zen, eta guztira 46 eskabide izan ziren. Eskabide horiek eta aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta zuzenketa-errekerimenduak egin ondoren, bi eskabide atzera egindakotzat jo behar zirela ondorioztatu zen (bata erakunde interesdunak eskatuta, eta bestea ofizioz, aurkeztutako dokumentazioan akatsak zeudelako).

Aginduaren 13.1 artikulua betez, balorazio-batzordea 2022ko azaroaren 10ean bildu zen, eta, bertan, prozesua aztertu eta ebazpen-proposamena egin zen. Ebazpen-proposamen horretan, II. eranskinean jasotako proiektuek lortu duten puntuazioaren arabera ateratzen den lehentasuna ezartzen da, uztailaren 6ko Aginduaren 14. artikuluan ezarritako irizpideekin bat.

1 artikuluan xedatutakoaren arabera dirulaguntzak kudeatzeko eta ebazteko organo eskudun gisa, balorazio-batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusi eta onartu ondoren, eta 2022ko uztailaren 6ko Aginduaren 13.4 artikulua betez, honako hau

Lehenengoa. Baztertzea I. eranskinean ageri diren eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena. II. eranskinean adierazten diren erakundeei bertan zehazten diren zenbatekoak ematea, bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana burutzeko laguntza gisa.

Hirugarrena. Laguntzak zatika ordainduko dira, uztailaren 6ko Aginduaren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera. Lehenengo zatia, emandako dirulaguntzaren % 70, dirulaguntza ematen den unean ordainduko da, eta gainerako % 30a, jarduketa guztiak egin eta sortutako gastu guztiak justifikatu ondoren horretarako azken eguna 2023ko maiatzaren 31 izango da.

Laugarrena. Emandako eta ukatutako dirulaguntzen zerrendak ezartzen dituen ebazpen bakarra ematea. Ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa), eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak.

Halaber, erakunde onuradunen zerrenda argitaratuko da EHAAn, jende orok horren berri izan dezan.

Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 18a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)