Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 138
  • Hurrenkera-zk.: 3297
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/07/07
  • Argitaratze-data: 2026/07/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko apirilaren 22ko Agindua, ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda, aipatutako Aginduaren 11. artikuluaren arabera, aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko hiru Balorazio Batzorde eratuko direla eta Batzorde horietako kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela,

Honako hau

Lehenengoa. Balorazio batzordeetako kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea.

  1. Zinemarako fikziozko film luzeen, zinemarako animaziozko film luzeen eta sorkuntzako dokumental luzeen produkziorako Balorazio Batzordea:

    Batzordeburua: Ana López Asensio andrea, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.

    Batzordekideak (lau aditu/profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

    Alaitz Arenzana Letamendi andrea.

    Marta Onzain Ornilla andrea.

    Ion Collar Ríoseco jauna.

    Pedro M. Fuentes Rueda jauna.

    Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria.

  2. Film laburren produkziorako Balorazio Batzordea:

    Batzordeburua: Ana López Asensio andrea, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.

    Batzordekideak (lau aditu/profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

    Arantza Ibarra Basáñez andrea.

    Iker Gonzalez Urresti jauna.

    Eneko Gutierrez Sola jauna.

    Beatriz Narbaiza Amillategi andrea.

    Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria.

  3. Euskarazko serieen produkziorako Balorazio Batzordea:

    Batzordeburua: Ana López Asensio andrea, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.

    Batzordekideak (lau aditu/profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

    Nerea García Guillén andrea.

    Miren Itxaso Del Castillo Aira andrea.

    Gaizka Izagirre Brosa jauna.

    Jon Paul Arroyo jauna.

    Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria.

    Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jende guztiak horren berri izan dezan.

    Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 7a.

    Kulturako sailburuordea,

    ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik