Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko uztailaren 7koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako langileen plantillak lanpostu-zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza; maisu-maistren kidegoaren kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuak bete ditzaketen langile ukituak soilik jaso dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 137
- Hurrenkera-zk.: 3283
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/07
- Argitaratze-data: 2026/07/21
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
143/2025 Dekretuak, uztailaren 8koak, irizpideak ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoetako langileei dagokien lanpostu-zerrendak ikasturte bakoitzean zein langileri eragiten dion zehazteko, eta irakasleak beren ikastetxeetara berratxikitzeko prozesua arautzen du, ikastetxe publiko horietako plantilla ikasturte bakoitzean gure autonomia-erkidegoko errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorrera egokitzeko 143/2025 Dekretua, uztailaren 8koa, zeinaren bidez ezartzen baitira, alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako lanpostuen dotazio-kopuruaren aldaketek zein irakasleri eragiten dioten zehazteko irizpideak, eta, bestetik, irakasleak lehendik dauden ikastetxeetan berratxikitzeko prozesua.
Maiatzaren 26ko 80/2026 Dekretuaren bidez onartzen da lanpostuen zerrenda Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Hizkuntza Irakaskuntzak, Arte Irakaskuntzak, Musika Irakaskuntzak, Kirol Irakaskuntzak, Urrutiko Hezkuntza eta Helduen Hezkuntza ematen dituzten Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoetarako. Irakaskuntza horietako irakasle lan-kontratudunentzat eta irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat gordeta daude lanpostuok, 2025-2026 ikasturterako.
Dekretu horretan azaltzen da, halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako zer lanpostu bete ditzaketen maisu-maistren kidegoko funtzionarioek.
Aipaturiko arauetan jartzen duena betetzearren, langileak berratxikitzeko prozesua egin da ukitutako ikastetxeetan. Horretarako egindako bileraren baitan gauzatu da prozesu hori, eta bileren aktetan dago jasota prozesuaren emaitza.
Akta horiek eskuartean, zuzenketak egiaztatu ondoren edo atzeman diren akatsak konpondu ondoren, bidezkoa da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarako da, hain zuzen ere, agindu hau.
Ondorioz, honako hau
Argitara ematea prozesu honen behin betiko emaitza: lanpostu-zerrenda berriaren arabera egokitzea Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako sare publikoko langileen plantillak; maisu-maistren kidegoaren kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuak bete ditzaketen langileak soilik jaso dira. Agiri hauek erabiliko dira horretarako:
I. eranskina: ezabatuen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutatik aldarazi dituzten, lanpostu horren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data; zein fasek ukitu dituzten, eta atxikipen mota.
II. eranskina: beste lanpostu batera berratxikitako pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutara berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data zehaztuz; prozesuaren zein fasetan berratxiki diren, eta atxikipen mota.
III. eranskina: aurreko prozesuetan lekuz aldatu zituztenen eta orain atzera plazaren erabateko titulartasuna lortu dutenen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data ere zehaztu dira, baita prozesuaren zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen mota ere.
IV. eranskina: prozesuan parte hartu duten maisu-maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuei dagokienez.
Langileak birbanatzeko prozesu honek 2025-2026ko ikasturtearen hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 7a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
BLANCA MARÍA GUERRERO OCEJO.
(Ikus .PDF)