Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 31koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko urriaren 15eko Aginduaren babespean eskatutako laguntzak. Agindu horren bidez 2025erako deialdia egin zen nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzetarako, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 165
  • Hurrenkera-zk.: 3744
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/07/31
  • Argitaratze-data: 2026/08/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko urriaren 15eko Aginduaren bidez 2025erako deialdia egin zen nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzetarako, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan (2025eko urriaren 29ko EHAA, 207 zk.).

Agindu horren 11.2 oinarriak ezarritakoaren arabera, Balorazio-batzordeak txostena egingo du, ezarritako laguntzak baloratzeko eta kuantifikatzeko irizpide objektiboetan oinarrituta, eta txosten horrek egindako ebaluazioaren emaitza jasoko du. Halaber, eta 13. oinarriak xedatutakoarekin bat, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebazpen-proposamena egingo du Balorazio-batzordeak egindako txostena aintzat hartuta.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak laguntza deialdi hau onesteko behin betiko ebazpen-proposamena egin zuen.

Aipatutako arauak ezartzen duenez, laguntzak eman eta ukatuko dira Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez, laguntzak kudeatzeko organoak egindako ebazpen-proposamena kontuan hartuta.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak egindako behin betiko ebazpen-proposamena ikusi eta aintzat harturik, honako hau

Lehenengoa. 2025eko urriaren 15eko Aginduan aurreikusitako laguntzak ematea I. eranskinean jaso diren eskatzaileei bertan jasotako zenbatekoa eta laguntzak ukatzea II. eranskinean agertzen direnei.

Bigarrena. Emandako laguntza 2025eko urriaren 15eko Aginduaren 15. oinarriak ezarritakoaren arabera ordainduko da.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta hurrengo egunetik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 31.

Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik