Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko uztailaren 30ekoa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira kontsumitzaileen antolakundeei 2026ko ekitaldian emango zaizkien laguntzak baloratzeko batzordeko kideak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila; Kontsumobide
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 154
- Hurrenkera-zk.: 3611
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/30
- Argitaratze-data: 2026/08/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2026ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez (2026ko apirilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 63. zk.), kontsumitzaileen antolakundeentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak eta 2026ko ekitaldirako deialdia onartu ziren.
Oinarri arautzaileen 10. artikuluak zehazten du aurkeztutako eskabideak ebaluatzeaz arduratuko den balorazio-batzordearen osaera.
Prozedura gardena izango dela eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan aitortutako abstentzio- eta errekusazio-eskubidea baliatuko dela bermatzeko, balorazio-batzorde hori osatuko duten pertsona zehatzak izendatu behar dira.
Ikusirik 9/2007 Legea, ekainaren 29koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzekoa, eta 159/2011 Dekretua, uztailaren 12koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egitura eta antolaketari buruzkoa,
Pertsona hauek izendatzea kontsumitzaileen antolakundeei 2026ko ekitaldirako ematen zaizkien laguntzen balorazio-batzordeko kide, deialdia arautzen duten oinarrien 10. artikuluaren arabera:
Lehendakaria: Montserrat Fernández Ruiz de la Illa andrea, Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrolerako Unitatearen arduraduna.
Mara Estibalez Presa andrea, Kontsumobideko Erreklamazio, Bitartekaritza eta Arbitraje Unitateko arduraduna.
Lourdes Saenz de Cámara Barrón andrea, Kontsumobideko Plangintza, Azterlan, Informazio eta Prestakuntza Unitateko kontsumo-teknikaria.
Félix Carrasco Moreno jauna, Kontsumobideko Zerbitzu Orokorren Unitateko aholkularia; batzordeko idazkaria izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 30a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
ANA MARÍA SÁNCHEZ HERRÁEZ.