Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko uztailaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena, eta batzordearen osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 170
- Hurrenkera-zk.: 3821
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/29
- Argitaratze-data: 2026/09/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren bidez (2026ko maiatzaren 22ko EHAA), musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko araubidea arautu eta deialdia egin zen.
Agindu horren 11. artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako proiektuak aztertzea eta ebaluatzea, modalitate bakoitzeko balorazio batzorde bati dagokio, eta ezartzen du Kultura sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko direla bokalak eta argitaratuko dela batzorde horien osaera.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Balorazio batzordeko kideak izendatzea eta horien osaera argitaratzea. Hona hemen osaera:
Batzordeburua: Ana López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Modalitate bakoitzeko kideak:
Musika partituren edizioa: Jon Bagües Erriondo, Jose Manuel Tife Iparragirre.
Musika-ekoizpena: Javier Andiarena Martínez, Jaione Ladaberea Taberna, Ekain Pérez Rezola, Jasmin Soud Ormaechea.
Sektore-garapena: Natalia Sánchez Abad, Maite Bilbao Bartolomé, Ainhoa Urretabizkaia Odriozola, Raul Urquiza Pérez.
Zuzen-Zuzenean zirkuitua eta Musika zikloak: Ainhoa Aguirre García, Pedro María Leinena Mendizabal.
Bigarrena. Batzordeko idazkaria Joseba Etxeberria Saenz (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria) izango da.
Hirugarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 29a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.