Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko uztailaren 28koa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera hirugarren aldiz berritzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 151
- Hurrenkera-zk.: 3559
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/28
- Argitaratze-data: 2026/08/11
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Osasuneko sailburuordearen 2024ko apirilaren 2ko Ebazpenaren bidez, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berretsi zen.
Bestalde, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2025eko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideen osaera aldatu zen.
Azkenik, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2026ko apirilaren 13ko Ebazpenaren bidez, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera berritu zen.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera aldatzen duen Osasuneko sailburuordearen 2025eko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren hirugarren xedapenak ezartzen duenaren arabera, osaeran aldaketa gehiago badago, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriz eskatu beharko du aldatzeko, hilabete lehenago.
Beraz, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera berritzeko eskaera aurkeztu da, bai eta karguen izendapenean egindako huts batzuen zuzenketa ere.
Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari dagokio batzorde horren osaerari buruz dagokiona ebaztea, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Batzordekide bat kargutik kendu dela jakinarazi da, behar zen epean eta moduan, eta beste bat izendatzeko proposamena jakinarazi da, zeinak behar bezala betetzen baititu Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kide izateko baldintzak. Halaber, beste batzordekide baten izendapenean dagoen hutsa zuzendu da.
Horregatik guztiagatik, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 8.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau
Lehenengoa. Lucía Clemente Bermúdez (barneko mediku egoiliarra) izendatzea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kide, eta jakintzat ematea kargutik kendu dela David Guede Caballero batzordekidea (mediku espezialista).
Bigarrena. Batzordeko kide baten izendapenean dagoen hutsa zuzentzea. Hala, Ana Emma Hernán Gómez dioen lekuan, hau esan behar du: Ana Emma Herranz Gómez.
Berrestea pertsona hauek direla batzorde horretako kideak:
Batzordeburua:
Mikel Latorre Guisasola. Mediku espezialista. Kalitate Unitateko atalburua.
Batzordeburuordea:
Rita Sainz de Rozas Aparicio. Farmazialari ondokoa.
Idazkaria:
Vanesa Regúlez Campo. Erizaintzako irakaskuntzako erizaina. Erizaintzako Zuzendaritza.
Batzordekideak:
Iciar Alfonso Farnós. Osasun Saileko farmakologo klinikoa.
Pedro González Fernández. Mediku espezialista.
Francisco José Álvarez Díaz. Biologia Zientzietan doktorea, ikerketa-unitatea.
Iratxe Seijas Betolaza. Mediku espezialista.
Marta Montejo Fernández. Mediku espezialista.
Kepa Mirena San Sebastián Moreno. Mediku espezialista.
Susana González Larragán. Dokumentazioan lizentziaduna.
Lucía Clemente Bermúdez. Barneko mediku egoiliarra.
José Miguel Núñez Paunero. Biologia Zientzietan lizentziaduna. Batzordekide legoa.
Ana Emma Herranz Gómez. Zuzenbideko lizentziaduna.
Hirugarrena. Berrestea Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2024ko apirilaren 2ko Ebazpenean ezarritakoarekin bat emandako akreditazioa; ebazpen hori 2024ko apirilaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (73. zk.).
Laugarrena. Batzordearen osaeran beste aldaketaren bat gertatuz gero, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriro ere batzordea aldatzeko eskatu beharko du, hilabeteko aurrerapenarekin.
Bosgarrena. Halaber, aldaketaren bat izanez gero Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan, horren berri eman beharko zaio Osasun eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik aurrera, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.
Seigarrena. Ebazpen honen berri ematea Osasun Ministerioari.
Zazpigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 28a.
Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
GONZALO TAMAYO MEDEL.