Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko uztailaren 24koa, Aniztasunerako eta Inklusiorako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Inklusioa, Bizikidetza eta Aniztasunaren Kudeaketa Garatzeko Zentroa (BiziLab) sortzeko eta haren lanpostu-zerrenda onartzeko otsailaren 24ko 20/2026 Dekretuaren akatsak zuzentzeko dekretu-proiektua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 151
- Hurrenkera-zk.: 3558
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/24
- Argitaratze-data: 2026/08/11
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Otsailaren 24ko 20/2026 Dekretuan, Inklusioa, Bizikidetza eta Aniztasunaren Kudeaketa Garatzeko Zentroa, BiziLab, sortzekoan eta haren lanpostu-zerrenda onartzekoan (2026ko martxoaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 47. zk.), akats hauek aurkitu dira:
Azken xedapenetako bosgarrenean, lehenengo puntuan, ikusten da akatsak daudela hiru lanpostu-dotazio zenbakitzean.
II. eranskinean, euskarazko bertsioan, akats bat dago Bilboko BiziLaben egoitzako bi posturen izendapenean. Zehazki, lanpostu hauek dira: «Bizikidetzaren eta aniztasunaren kudeaketaren arloko berrikuntza-aholkularia (orientazioa)» eta «Bizikidetzaren eta aniztasunaren kudeaketaren arloko berrikuntza-arloko aholkularia». Euskarazko dekretuaren testuan, honela agertzen dira: «Bizikidetzaren eta aniztasunaren kudeaketaren alorrean berritzeko esparruaren arduraduna (orientazioa)» eta «Bizikidetzaren eta aniztasunaren kudeaketaren alorrean berritzeko esparruaren arduraduna (aniztasuna)».
II. eranskinean, «Kidegoari» buruzko lanpostuen zerrendako zutabean, taularen transkripzio-akats baten ondorioz, zeina Gobernu Kontseiluak onartzeko prestatu eta EHAAn argitaratu baino justu lehenago gertatu baitzen, «Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoa» sartu zen lanpostu guztietan, baina zuzendaritza-lanpostuan bakarrik agertu behar zuen.
Era berean, eta II. eranskinean ere, antzeko akatsa gertatu zen lanpostu hauetarako eskatutako titulazioari buruzko zutabean: inklusioari laguntzeko arlo orokorreko arduraduna; inklusiorako laguntza espezifikoaren arloko arduraduna; ikasketa eta programa integratuen arloko arduraduna; inklusioari laguntzeko arlo orokorreko aholkularia; inklusioari laguntza espezifikoa emateko arloko aholkularia; eta ikasketa eta programa integratuen arloko aholkularia. Lanpostu horietan, dekretua egiteko prozedura izapidetzen hasi zenetik, lanpostuaren betekizun gisa sartu zen psikologiako, psikopedagogiako edo pedagogiako titulazio espezifikoa, mota horretako profesionalen eginkizun espezifikoak dituzten lanpostuak baitira. Hala ere, prozeduraren amaieran eta Gobernu Kontseilura bidali aurretik, akats baten ondorioz, gainerako lanpostuetan eskatzen zen titulazio orokorra sartu zen, berariazkoa sartu beharrean.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zuzendu egin behar da, maila bereko xedapen baten bidez.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoa betez, Hezkuntzako sailburuak 2026ko ekainaren 16an eman zuen prozedura hasteko agindua, eta presazkotzat jo zuen araua egiteko prozedura.
Era berean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoari jarraikiz, 2026ko uztailaren 3an, Hezkuntzako sailburuak izapidetzen ari den dekretu-proiektua aldez aurretik onartzeko agindua ere eman zuen.
Zuzenketak aldez aurretik entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapidearen mende jarritako testu bat jasotzen badu ere, gardentasun eta segurtasun juridiko handiagoa lortzeko, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, testua berriz ere jendaurrean jarri da. Izapide hori, prozedura presakotzat jotzen denez, hamar egun balioduneko epean gauzatuko da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 15. artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, hau
Lehenengoa. Jendaurrean jartzea Inklusioa, Bizikidetza eta Aniztasunaren Kudeaketa Garatzeko Zentroa (BiziLab) sortu eta haren lanpostu-zerrenda onartzen duen otsailaren 24ko 20/2026 Dekretuaren hutsak zuzentzeko dekretu-proiektua, hamar (10) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Prozedura presazkotzat jotzen denez, hamar (10) egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Hezkuntza Saileko Aniztasunerako eta Inklusiorako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Laugarrena. Alegazioak aurrez aurre eta elektronikoki aurkez daitezke, aurreko apartatuan aipatutako helbideetan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 24a.
Aniztasunerako eta Inklusiorako zuzendaria,
MIKEL JUARISTI IZAGUIRRE.