Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 21ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzeko izapidea ebazten baita, eta behin betiko onartzen baita «Mendaroko saneamendu proiektua, Elgoibarko eta Mendaroko udalerrietan».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3581
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/07/21
  • Argitaratze-data: 2026/08/12

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak 2026ko maiatzaren 29an emandako Ebazpenaren bitartez, «Mendaroko saneamendu proiektua, Elgoibarko eta Mendaroko udalerrietan» izeneko proiektuari hasierako onespena eman zitzaion, eta jendaurreko kontsultan jarri zuten.

Proiektuaren jendaurreko informazioaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2026ko ekainaren 12an. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da alegaziorik aurkeztu.

Era berean, proiektua gainbegiratu dute eta txostena egin diote, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan ezarritakoa betetzen duela.

Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29an egindako saioan emandako eginkizun-eskuordetzearen arabera Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 13.f) artikulua, lege bereko 15.m) artikuluarekin eta Agentziako Estatutuen 10.3) artikuluarekin lotuta, aplikatuta ebatzi baitzuten eskuordetze hori, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onestea.

Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.

Horregatik, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, honako hau

Lehenenengoa. «Mendaroko saneamendu proiektua, Elgoibarko eta Mendaroko udalerrietan» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.

Bigarrena. «Mendaroko saneamendu proiektua, Elgoibarko eta Mendaroko udalerrietan» behin betiko onartzea.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 6.4 artikuluari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik