Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko uztailaren 21ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzeko izapidea ebazten baita, eta behin betiko onartzen baita «Luzetarako defentsa-proiektua Herrerías ibaian, Sodupeko Elubarri auzotik igarotzean, Gueñesko udalerrian».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 152
- Hurrenkera-zk.: 3580
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/21
- Argitaratze-data: 2026/08/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak 2026ko maiatzaren 4an emandako Ebazpenaren bitartez, «Luzetarako defentsa-proiektua Herrerías ibaian, Sodupeko Elubarri auzotik igarotzean, Gueñesko udalerrian» izeneko proiektuari hasierako onespena eman zitzaion, eta jendaurreko kontsultan jarri zuten.
Proiektuaren jendaurreko informazioaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2026ko maiatzaren 14an. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, lau alegazio-idazki jaso dira. Uraren Euskal Agentziak erantzuna eman die guztiei, baina ez da inolako aldaketarik egin behar izan proiektuan.
Era berean, proiektua gainbegiratu dute eta txostena egin diote, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan ezarritakoa betetzen duela.
Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29an egindako saioan emandako eginkizun-eskuordetzearen arabera Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 13.f) artikulua, lege bereko 15.m) artikuluarekin eta Agentziako Estatutuen 10.3) artikuluarekin lotuta, aplikatuta ebatzi baitzuten eskuordetze hori, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onestea.
Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.
Horregatik, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, honako hau
Lehenengoa. «Luzetarako defentsa-proiektua Herrerías ibaian, Sodupeko Elubarri auzotik igarotzean, Gueñesko udalerrian» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.
Bigarrena. «Luzetarako defentsa-proiektua Herrerías ibaian, Sodupeko Elubarri auzotik igarotzean, Gueñesko udalerrian» behin betiko onartzea.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 6.4 artikuluari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.