Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 21ekoa, Portu, Itsas Gai eta Itsasertzaren zuzendariarena, Donostiako portuko ur-laminaren erabilerari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3561
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/07/21
  • Argitaratze-data: 2026/08/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Donostiako portuko ur-lamina bainatzeko eremu gisa erabiltzeak pertsonen segurtasunerako dakarren arrisku nabarmena kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legean araututako portu-jarduerekin bateraezina, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak aplikatuz, honako hau,

Lehenengoa. Donostiako portuko ur-lamina Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legean aurreikusitako portu-jarduerak egiteko baino ezin izango da erabili. Ondorioz, debekatuta dago portu horretako ur-lamina osoan bainatzea.

Bigarrena. Ebazpen honetan jasotako debekua dagokion seinaleztapenaren bidez adieraziko da eraginpeko eremuan.

Hirugarrena. Ebazpen honetan aurreikusitakoa ez betetzea arau-haustetzat hartuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 63. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, eta arau horretan aurreikusitako zehapenak ezartzea ekar dezake.

Laugarrena. Ebazpen hau Donostiako Udalari, Euskadiko Kirol Portuak erakundeari eta dagokion ertzain-etxeari jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik