Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko uztailaren 21ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, 2026ko maiatzaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 155
- Hurrenkera-zk.: 3625
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/21
- Argitaratze-data: 2026/08/17
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako akordioa hartuta eta bat etorrita artikulu horren c) letran ezarritakoarekin, hau
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
KEPA BILBAO GAUBECA.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak akordio hau onartu du:
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioaren bidez, lantalde bat osatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko 2026. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legearen azken xedapenetako hamargarrenaren gainean agertutako desadostasunak aztertu eta irtenbide bat proposatzeko. Bada, lantalde horrek aurretik egindako negoziazioekin bat etorriz, bi aldeek uste dute desadostasun horiek konponduta geratu direla, erabaki baitute manu hori Eusko Jaurlaritzaren araugintza- eta administrazio-ahalak baliatuz aplikatu eta garatuko dela, irizpide hauen arabera:
Manu horretan ekonomia sustatzeko politikei egiten zaien erreferentzia sustapen-jarduketei buruzkoa dela ulertu behar da, hala ondorioztatzen baita xedapena onartzea eragin zuen zuzenketaren justifikaziotik.
Azken xedapenetako hamargarrenean ezartzen dena Estatuaren Kanpo Ekintza eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legearen 11. artikuluarekin bat etorriz interpretatu behar da.
Halaber, Europako Segurtasun Estrategiari egiten zaion aipamena honela ulertu behar da: jarduketak Europar Batasuneko eta estatu kideetako zuzenbidearen esparruan gaiari buruz jasota dauden printzipioetara egokituta egotea, betiere Europar Batasuneko eta estatu kideetako kanpo-ekintzako printzipioak eta helburuak errespetatuz; horri dagokionez, araua egokitzea bultzatuko da, argiagoa izan dadin.
Lortutako akordioa dela-eta, bi aldeek konpondutzat jotzen dituzte adierazitako desadostasunak, eta planteatutako eztabaida amaitutzat ematen dute.
Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraziko zaio, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa,
ÁNGEL VÍCTOR TORRES PÉREZ.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.