Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko uztailaren 1ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez berretsi eta argitara ematen baita 2026ko ekainaren 6an egindako deialdian Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasun-azterketak gainditu dituzten pertsonen behin betiko zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 132
- Hurrenkera-zk.: 3191
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/01
- Argitaratze-data: 2026/07/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 16ko Ebazpenaren bederatzigarren ebazpen-zatian ezarritakoaren arabera (2026ko urtarrilaren 26ko EHAA, 16. zk.), zeinaren bidez ehizatzeko gaitasun-azterketak deitzen baitira 2026. urterako, eta Kalifikazio Epaimahaiak hala proposatuta, honako hau
Lehenengoa. Berrestea Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasun-probak gainditu dituzten hautagaien zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren arabera 2026ko ekainaren 6an egindako deialdiaren barruan.
Bigarrena. Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta web-orri hauetan argitaratzeko agintzea: Bizkaiko Foru Aldundia (www.bizkaia.eus), Arabako Foru Aldundia (www.araba.eus), Gipuzkoako Foru Aldundia (www.gipuzkoa.eus) eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila (2026ko Ehiza azterketaren 2. deialdiaren behin behineko emaitzak Eusko Jaurlaritza Euskadi.eus).
Hirugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du interesdunak Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, hura Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 1a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
ONEKA ZABALLA GONZALEZ.
(Ikus .PDF)