Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 8koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Donostiako AU.05eko (Ategorrieta-Ulia) San Ignacio-H. Garate AU.05.2 azpieremuaren Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 451
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/01/08
  • Argitaratze-data: 2026/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2025eko irailaren 17an, Donostiako Udalak eskabidea aurkeztu zuen Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan, Donostiako Bide Berdearen Plan Bereziaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua hasteko (aurrerantzean, Plana). Eskabidearekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu ziren, tartean, Planaren zirriborroa eta ingurumen-dokumentu estrategikoa, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 16. eta 29. artikuluetan ezarritako edukiarekin.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 75. artikuluan xedatutakoa betez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsultak egiteko izapidea hasi zuen 2025eko urriaren 13an, eta emaitza espedientean jasota dago. Gainera, Donostiako Udalari prozedura hasi zela jakinarazi zitzaion.

Halaber, espedienteko dokumentuak eskuragarri egon ziren Industria, Trantsizio Energetiko eta Zaurgarritasun Sailaren webgunean, interesdun orok ingurumenaren arloan egokitzat jotzen zituen oharrak egiteko.

Legezko erantzun-epea amaitu eta espedientean jasotako dokumentazio teknikoa aztertu ondoren, egiaztatu da ingurumen-organoak baduela ingurumen-txosten estrategikoa egiteko behar beste judizio-elementu, bat etorriz abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 75. artikuluarekin.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 60. artikuluan xedatutakoaren arabera, dagokion ingurumen-ebaluazioko prozeduraren mende jarri behar dira, nahitaez, ingurumenean eragin nabarmenak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuak, bai eta horien inguruko aldaketak eta berrikuspenak ere, ingurumen-babes handia bermatzeko eta garapen jasangarria sustatzeko.

Plana abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 72.2 artikuluaren kasuetan sartzen da; bertan aurreikusten da zer plan eta programek behar duten ingurumen-organoak egindako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua, zehaztu ahal izateko plan edo programak ez duela ingurumen-eragin adierazgarririk ingurumen-txosten estrategikoaren arabera, edota plan edo programak ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta behar duela, ingurumenean eragin adierazgarria izan dezakeelako.

Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura 75. artikuluan dago araututa, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen II.C eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

Planaren dokumentazio teknikoa eta Planaren ingurumen-ebaluazioaren espedientean dauden txostenak aztertu ostean, eta ikusirik ingurumen-dokumentu estrategikoa zuzena dela eta indarrean dagoen araudian ezarritako alderdiak betetzen dituela, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak organo eskuduna baita, Industria, Trantsizio Energetiko eta Zaurgarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren arabera ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du. Txosten honetan ezartzen da Planak ingurumenean eragin nabarmenak izan ditzakeen eta, beraz, ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura bete behar duen; edota, bestela, zer baldintzatan garatu behar den Plana, ingurumena behar bezala babesteko.

Kontuan hartu dira honako hauek: 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Zaurgarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; eta aplikatzekoa den gainerako araudia. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Donostiako AU.05eko (Ategorrieta-Ulia) San Ignacio-H. Garate AU.05.2 azpieremuaren Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa formulatzea, jarraian adierazten den moduan:

  1. Planaren azalpena: helburuak eta jarduketak.

    HAPB honen helburua da San Ignacio-H. Garate AU.05.2 azpieremuaren hirigintza-garapena egitea. Bertan, gaur egun, San Ignacio klinika, Hermano Garate egoitza eta eraikinik gabeko eremu bat daude, eta Donostiako HAPOaren «A.U.05» Ategorrieta (Ategorrieta-Ulia) hirigintzako esku-hartze eremuaren barruan dago. HAPO hori 2010eko azaroan onetsi zen behin betiko.

    Honako hauek dira antolaketaren ondoriozko partzelak:

    «A» partzela, San Ignacio egoitzari dagokiona (Jose Elosegi alkatea kalea 43). Azalera: 2.252,25 m2. Eraikigarritasuna: sestraren gainekoa (3.200 m2).

    «B» partzela, Hermano Garate egoitzari dagokiona (Jose Elosegi alkatea kalea 45). Azalera: 3.398,00 m2. Eraikigarritasuna: sestraren gainekoa (3.796,36) + 1.680 m2.

    «C» partzela, eraikinik gabeko iparraldeko eremua (Ulia Pasealekua 927). Azalera: 1.954,70 m2. Eraikigarritasuna = 2.000 m2.

    «D» partzela, lurzoru publikorako lagako dena: 391,75 m2.

    Helburu nagusia da sestra gaineko eta azpiko eremuen (3.680 m2) eraikigarritasuna garatzea AU.05.2 S.Ignacio-H.garate azpieremuan hirigintza-eraikigarritasuna handitzeak eragindako hiri-lurzoru finkatugabe gisa sailkatua, eta zuzkidura-jarduketa bidez egikarituko da 2/2006 Legearen 137. art.

    Zati bat 1.680 m2, sestra gainean eta azpian Hermano Garate egoitza handitzera (B partzela) bideratuko da, eta beste zatia 2.000 m2, sestra gainean eta azpian partzelan (C partzela), eraikinik gabeko eremuan iparraldean.

    Helburua da gaur egun iparraldean eraikinik gabe dagoen partzelaren hirigintza-garapena xehatzea horretarako, lerrokadurak, sestrak eta abar ezarriko dira, hirugarren sektoreko erabilerarako eraikuntza-garapen berri bat ezartzeko eta Hermano Garate egoitzaren partzelari emandako eraikigarritasuna ere xehatzea.

    Plana dagozkion eraikuntza-proiektuen eta urbanizazio-obra osagarrien bidez garatuko da.

  2. Proposatutako planaren ezaugarriak aztertu ondoren, eta abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 75.3 artikuluarekin bat etorriz, lege horren II.C eranskinean ezarritako irizpideak aztertu dira, Planak ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta behar duen ala ez erabakitzeko.

    1. Planaren ezaugarriak, bereziki alderdi hauek kontuan hartuta:

      1. Planak edo programak zer neurritan ezartzen duen proiektuetarako esparrua: aurkeztutako dokumentazioa ikusita, Plan Bereziak etorkizunean eremua urbanizatzeko proiektua baimentzeko esparrua ezartzen du. Proiektuaren kokalekua, eremuaren ingurumen-ezaugarriak eta proposatutako garapenaren hedapen mugatua kontuan izanik, esan daiteke planak ez duela berezitasunik arrazoi horregatik ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin behar izateko.

      2. Planak beste plan edo programa batzuetan zenbateraino eragiten duen, hierarkizatuta daudenak barne: 2010eko azaroan onetsitako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko manuari erantzuteko egin da Plan Berezia, zehazki, azpieremuaren AU.05.2 S. Ignacio-H. Garate antolamendu xehatua ezartzeko. Bertan, gaur egun, San Ignacio klinika, Hermano Garate egoitza eta eraikinik gabeko eremu bat dago, «A.U.05» Ategorrieta (Ategorrieta-Ulia) hirigintzako esku-hartze eremuaren barruan. Hortaz, ez da hauteman bateraezintasunik hierarkian gorago dagoen plangintzarekin.

      3. Planaren egokitasuna ingurumenaren arloko alderdiak integratzeari dagokionez; bereziki, garapen jasangarriaren sustapena: plana egokitzat jotzen da klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloan ingurumen-alderdiak integratzeari dagokionez. Plan horrek aukera ematen du klima-aldaketa arintzera eta horretara egokitzera bideratutako neurriak hartzeko, adibidez, bero-boladek gizakiengan eragindako arriskua murrizteko espazio publikoak iragazkor bihurtuta eta landareztatuta edo energia aurreztea eta energia-efizientzia sustatzeko, eraikuntzan energia berriztagarriak ezarrita.

        Halaber, gizakion osasuna zaratatik babestera bideratutako neurriak gehitzea ahalbidetzen du, eraikuntza sentikorren eta esparru babestuen barruan soinu-helburuak betetzen direla bermatzeko.

      4. Planarekin lotutako ingurumen-arazo adierazgarriak: ez da detektatu Plana gauzatzeak ingurumenean arazo adierazgarririk sortuko duenik, baldin eta eragin-eremuan egin beharreko jarduketak eta jarduerak egiten badira indarrean dagoen araudia betez, besteak beste, soinu-, atmosfera- eta argi-kutsaduraren arloetan eta hondakinen eta isurketen kudeaketan.

      5. Era berean, Plana egokitzat jotzen da Europar Batasuneko edo Espainiako ingurumen-arloko legedia txertatzeko.

    2. Ondorioen eta eragina jasan dezakeen eremuaren ezaugarriak:

      Eragindako eremuak muga egiten du iparraldean Uliako pasealekuarekin; hegoaldean Toki Eder pasealekuarekin; eta ekialdean Barbotegi baserriarekin. Eremuak 8.037,53 m2-ko azalera du. Iparraldean ez dago eraikinik. Hegoaldean, berriz, San Ignacio klinika eta Hermano Garate egoitza daude.

      Hauek dira eremuaren ingurumen-ezaugarri nagusiak:

      Balizko landaredian hasiera batean harizti azidofiloak eta harizti baso misto atlantikoak egon behar lirateke, baina gaur egun Plan Bereziaren eremuko landaredia erruderal nitrofiloa da iparraldean eta hiriko parke eta lorategietako landaredia dago eraikinak dituzten bi azpieremuetan.

      Ez da dago Batasunaren intereseko habitatik edo mehatxatutako fauna-espezierik. Halaber, ez dago Natura 2000 Sareko eremurik.

      Iragazkortasuna txikia da zartatzeagatik.

      Kultura-ondareari dagokionez, San Ignacio klinika (Jose Elosegi alkatea 43) Donostiako Hirigintzako eta Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Berezian sartuta dago, eta D babes-maila du.

      Eremua Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoan dago. Ez dago gainazaleko ur-ibilgurik.

      Paisaiaren izaera antropogenikoa eta hirikoa da.

      Naturako arriskuei dagokionez, ez da arrisku nabarmenik hauteman honako hauei dagokienez: uholde-arriskua; akuiferoen kutsadurarekiko kalteberatasuna isurketengatik; arrisku sismikoagatik; baso-arriskuagatik; edo inbentariatutako partzelak egoteagatik; bero-boladek eta zaratak gizakien osasunean izan dezaketen eragina alde batera utzita.

      Halaber, ez da arriskurik hauteman substantzia arriskutsuekin gerta daitezkeen istripu larrien berezko arrisku teknologikoei dagokionez.

      Ategorrieta-Ulia auzoa jasota dago Donostiako Soinu Giroa Hobetzeko Ekintza Planaren (2013-2018) Ipar-ekialdeko Babes Akustiko Bereziko Eremuan. 2017ko urtarrilean Urumeako Babes Akustiko Bereziko Eremu deklaratzea onetsi zen, eta bertan dago AU.05.02 eremua.

      Plan Bereziaren esparruan aplika daitezkeen Kalitate Akustikoko helburuak etorkizuneko garapenetarako aurreikusitakoak dira, iparraldean hirugarren sektoreko erabilera eta hegoaldean erabilera sanitarioa duen lurzorua nagusi den lurralde-sektore batean. Helburu horiek ez dira betetzen gaur egun zein etorkizunean, kanpoan zein fatxadan. Hortaz, eraikuntza sentikorretan eta esparru babestuetan kalitate akustikoko helburuak betetzen direla bermatu beharko da (Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 3. eta 16. artikuluak).

      Plana bateragarria da antolamenduarekin.

      Ingurumen-ondorioak baloratzeko, erreferentziatzat hartuko da indarreko antolamenduan aurreikusitako egoera. Hortaz, indarrean dagoen HAPOak «AU.05.2 S.Ignacio-H.Garate» azpieremuan aplikatu beharreko baldintza partikularrak zehazteaz gain, azpieremuaren urbanizazio-araubidea zein izango den adierazten du, eta horren arabera Plan Berezian definitutakoa eta hura garatzean egin beharreko proiektuetan jasotakoa izango da.

      Hortaz, eremuaren ezaugarri eta baldintza nagusiak eta aurreikusitako jarduketak ikusi ondoren, Plana garatzearen ondorioz egon daitezkeen efektuak obra-fasean hautemango direla uste da: lurraren kontsumoa; lurrak mugitzea eta biltzea; hondakinak sortzea; baliabideak kontsumitzea eta lasaitasun publikoan eragitea; soinu-, atmosfera- eta argi-kutsadura.

      Honako hauek dira ustiapen-fasean aurreikusitako ingurumen-eraginak: hiri-hondakinak sortzea; lasaitasun publikoan eragitea; soinu-, atmosfera- eta argi-kutsadura.

      Eremuaren gaur egungo egoera eta Planetik eratorritako jarduketak kontuan hartuta, eta aurrerago zehaztuko diren prebentzio-, babes- eta zuzenketa-neurriak aplikatuta, ez da espero jarduketek ingurumenean inpaktu adierazgarririk izango dutenik, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoari jarraikiz, baldin eta eragin-eremuan egiten diren esku-hartzeak eta jarduketak gauzatzen badira, besteak beste, hondakinei, isurketei, zaratari eta atmosfera- eta argi-isuriei dagokienez indarrean dagoen araudia betez.

    3. Ebazpen honek Planean jaso beharreko neurri babesle eta zuzentzaile hauek ezartzen ditu, ingurumenean ondorio kaltegarri nabarmenik izan ez dezan eta ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egiteko beharra egon ez dadin.

      Neurri babesle eta zuzentzaileak indarreko araudiaren arabera hartuko dira, ebazpen honetan adierazitakoaren arabera, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, Ingurumen Dokumentu Estrategikoan eta Planean bertan jasotakoaren arabera, ezertan eragotzi gabe Plana onartzeko prozeduran eskumena duten beste organismo batzuek ezartzen dituztenak.

      1. Kultura-ondareari dagozkion neurriak:

        San Ignacio klinika kultura-ondareko elementu babestua da Donostiako Hirigintzako eta Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Berezia (HEOBPB), D babes-maila; hortaz, horren gainean edo horren inguruan egin beharreko edozein jarduketak Plan Berezia eta elementu horren fitxa zehatzean jasotakoa bete behar du, bai eta Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen kultura-ondare higiezinak babesteko araudia ere; eta zehazki, kultura-ondasunen balioei ikusizko kutsadura edo kutsadura akustikoa eragiten dieten elementuen instalazioak debekatzeari dagokionez.

      1. Kutsadura akustikoari buruzko neurriak:

        Planaren eremu akustikorako kalitate akustikoko helburuak gaur egun eta, aurreikuspenen arabera, etorkizunean betetzen ez badira ere Udalak Urumeako Babes Akustiko Bereziko Eremu izendatu zuen 2017ko urtarrilean, planak bermatu beharko ditu etorkizuneko garapenean aurreikusitako eraikuntza sentikorren eta esparru babestuen barruan helburu akustikoak betetzen direla. Helburu horiek honako arau hauetan zehaztuta daude: Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan eta Eraikuntzaren Kode Teknikoaren «DB-HR Zarataren aurreko babesa» oinarrizko dokumentua onartzen duen urriaren 19ko 1371/2007 Errege Dekretuan.

        Dagozkion hirigintza-lizentziak eman aurretik, Udalak helburu-akustiko horiek betetzen direla bermatzeko justifikazio-txostena egin beharko du, eta kanpoaldea babesteko neurri-zuzentzaileak ezarri beharko ditu, urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 43. artikuluan ezarritakoaren arabera.

      1. Klima-aldaketa arintzeari eta klima-aldaketara egokitzeari buruzko neurriak:

        Planak bermatu behar du eraikuntza-proiektuak eta urbanizazio-obra osagarriak diseinatzean klima-aldaketara progresiboki egokitzeko eta erresilientzia mantentzeko beharrezko neurriak kontuan hartzen direla, klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko maiatzaren 20ko 7/2021 Legean ezarritakoarekin bat.

        Hori lortzeko, zoladura edo okupazio iragazgaitza kopurua murriztuko da, eta soilik behar-beharrezkoa den eremuetan aplikatuko da; halaber, espazio libreetan eta berdeguneetan landare-espezie autoktonoak landatuko dira, inguruko baldintza bioklimatikoetara egokituak eta gutxieneko zaintza behar dutenak.

        Era berean, energia aurrezteko eta efizientzia energetikorako neurriak sustatu beharko dira eraikuntzan, bai eta energia berriztagarriak ezartzeko neurriak ere; horretarako, eraikuntza iraunkorrerako gidetan dauden neurriak eta ingurumen-jardunbide egokiak kontuan hartzea gomendatzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak behin betiko onesten dituen uztailaren 30eko 128/2019 Dekretuaren 31. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz. I. eranskina. Aplikatzekoa den araudia. Neurri horiek alderdi hauetan eragin beharko dute, gutxienez:

        1. Materialak. Lehengai ez-berriztagarri gutxiago kontsumitzea.

        2. Energia. Energia-kontsumoa murriztea edo energia gutxiago sortzea iturri ez-berriztagarrien bidez.

        3. Edateko ura. Edateko ur gutxiago kontsumitzea.

        4. Ur grisak. Ur gris gutxiago sortzea.

        5. Atmosfera. Gas-, hauts-, bero- eta argi-emisio gutxiago sortzea.

        6. Barne-kalitatea. Barneko airearen kalitatea, konforta eta osasuna hobetzea.

        7. Materialak. Lehengai ez-berriztagarri gutxiago kontsumitzea.

        8. Energia. Energia-kontsumoa murriztea edo energia gutxiago sortzea iturri ez-berriztagarrien bidez.

        9. Edateko ura. Edateko ur gutxiago kontsumitzea.

        10. Ur grisak. Ur gris gutxiago sortzea.

        11. Uraren zikloa. Uraren kudeaketa eta kalitatea hobetzea.

        12. Atmosfera. Gas-, hauts-, bero- eta argi-emisio gutxiago sortzea.

        1. Barneko kalitatea. Barneko airearen kalitatea, konforta eta osasuna hobetzea.

        2. Hondakinak. Hondakinen kudeaketa hobetzea edo hondakin gutxiago sortzea.

        3. Lurzoruaren erabilera. Lurzoruaren okupazioa murriztea.

        4. Mugikortasuna eta garraioa. Mugikortasun jasangarri eta unibertsala sustatzea. Garraio-prozesuak gutxitzea eta pertsonen mugikortasuna hobetzea.

        5. Ekosistemak eta biodibertsitatea. Naturaguneen funtzioak hobetzea eta biodibertsitatea handitzea eta kontserbatzea.

        6. Paisaia. Sektorea eta haren instalazioak paisaian integratzea.

        7. Arriskuak eta segurtasuna. Arrisku naturalak edo antropikoak minimizatzea.

        8. Klima-aldaketa. Klima-aldaketaren ondorioetara egokitzea.

          Aurrekoei kalterik egin gabe, Planaren araudiak barnean hartuko du Plana garatzeko proiektuen obra-lizentziak ematean sustatzaileek nahitaez bete beharreko baldintzak sartzeko betebeharra, honako hauei dagokienez:

          Obrako langileek erabiltzeko jardunbide egokien eskuliburua. Gai hauekin lotutako alderdiak bilduko ditu, gutxienez: lanaldiak, makineria, uretara isurketak egitea saihestea, ahalik eta hauts eta zarata gutxien sortzea, herritarren lasaitasunean ahalik eta gutxien eragitea, hondakinak kudeatzea eta abar.

          Obra-eremua mugatzea eta instalazio osagarriak kokatzea: bai obrak eta bai lurzorua okupatzea eskatzen duten eragiketa osagarriak horiek gauzatzeko ezinbestekoa den gutxieneko eremuan garatuko dira. Ingurumenari ahalik eta gutxien eragiteko irizpideei jarraikiz proiektatuko dira kontratistaren instalazio-eremuak, barnean direla makineria-parkea, obra-txabolak, obrako materialak aldi baterako biltegiratzeko gunea, eta landare-lurra eta hondakinak aldi baterako biltzeko guneak.

          Hondakinak sortu eta kudeatzea: sortutako hondakinak, hondeaketetatik eratorritakoak barne, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legeak araututakoaren arabera eta aplikatzekoak diren berariazko araudiek agindutakoaren arabera kudeatuko dira.

          Hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioei jarraituz, hondakinak sortzeari aurrea hartzea sustatu behar da, edo, hala badagokio, apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu daitezela, hau da: prebentzioa, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne.

          Hondakinak deuseztatzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik behar bezala justifikatzea ez dela bideragarria haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenaren aldetik.

          Olio erabiliak kudeatzeko, Industria-olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan xedatutakoa beteko da.

          Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasita, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan. Hondakin arriskutsuak dituzten edukiontziek edo ontziek Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautzeko eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 21. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak beteko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, isurita edo lurrunduta edukirik gal ez dezaten. Aipatutako edukiontziak edo ontziak argi etiketatu beharko dira, irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan, eta indarrean dagoen araudiaren arabera.

          Eremu jakin bat egokituko da hondakin arriskutsuak bertan behin-behinean pilatzeko, hala nola olio-potoak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar. Gainera, hondakin geldoak biltzeko edukiontzi espezifikoak jarriko dira, hondakin arriskutsuen guneetatik bereizita. Halaber, obran zehar, eta lanek irauten duten bitartean, elementu estankoak jarriko dira (bidoiak eta abar) sortutako hondakinak biltzeko. Hondakin horiek motaren arabera bereizi beharko dira, aipatutako garbigunean aldi baterako biltegiratu baino lehen.

          Espresuki debekatuta dago sortutako hondakin-tipologia desberdinak elkarren artean edota beste hondakin edo efluente batzuekin nahastea. Halako hondakinak jatorritik bereiziko dira, eta bilketa- eta biltegiratze-bitarteko egokiak prestatuko dira nahasketa horiek ekiditeko.

          Olio erabiliak estalpean utziko dira kudeatzaile baimendu bati entregatu arte, behar bezala etiketatutako depositu estankoetan, zolata iragazgaitz baten gainean, eta kubo txikietan edo isuriei eta ihesei eusteko sistemen barruan.

          Aplikatzekoa den araudia betetzen laguntzeko, lan desberdinetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak prestatu beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistema horiek, eta haien ardura izango da langileek sistema horiek behar bezala erabiltzea. Bereziki, ez da inolaz ere sortuko kontrolatu gabeko efluenterik erregai eta produktuak biltegiratzeagatik, makinen mantentze-lanak egiteagatik edo hondakinak erretzeagatik.

          Eraikuntza-lanetan baliabideak modu efizienteagoan erabiltzeko beren bizi-ziklo osoan eta, bereziki, bizi-zikloaren amaieran hondakinak modu efizienteagoan aprobetxatzeko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak xedapen hauen arabera kudeatuko dira: 105/2008 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena; eta 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena.

          Lur- eta arroka-soberakinak, ahal bada, haien premia duen inguruko obra batean balorizatuko dira; hori ezinezkoa bada, obretan sortutako hondeaketa-soberakinak soberakinen biltegi baimendura eramango dira, eta indarrean dauden legeen arabera kudeatuko dira; hau da, uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuaren arabera Hondakinak zabortegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duena eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena.

          Obrak egin bitartean lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten beste kokagune batzuk atzemanez gero, edo lurzorua kutsatzen duten substantziak daudelako zantzu funtsatuak egonez gero, horren berri eman beharko zaie, berehala, Donostiako Udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek zehaztu ditzan zer neurri hartu behar diren eta zein pertsona fisikok edo juridikok bete beharko dituen neurriak, lurzorua kutsatzea saihesteko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22.2 artikuluarekin bat.

          Lurzoruen babesa:

          Neurri prebentibo eta zuzentzaileak ezarriko dira obra-faserako, istripuzko isurketen eragina saihesteko, batez ere makineria mantentzeko lanetan.

          Bilketa-eremuak, instalazio lagungarriak eta makineria-parkea gainazal iragazgaitzetan kokatuko dira, lurpera ez iragazteko. Eremu horietako drainadura inguruneko drainatze naturaletik hidraulikoki isolatuta egongo da, efluenteak behar bezala tratatu ahal izateko.

          Makineriaren eta ekipoen mantentze-lanak obra-barrutian bertan egingo dira, horretarako gaitutako lekuetan, behar bezala kontrolatuta eta egokituta balizko isuriei eusteko. Nolanahi ere, hondakinak (bereziki olio erabiliak) biltzeko sistema bat izango duen plataforma iragazgaiztu baten gainean egingo dira obran erabiltzen den makineriari erregaia jartzeko, lubrifikatzaileak aldatzeko eta abarretarako lanak, lurpera ez iragazteko eta urak ez kutsatzeko.

          Material xurgatzaile espezifikoa (sepiolita edo baliokideak) eduki beharko da, berehala jarduteko olioen, erregaien edo bestelako substantzia arriskutsuen istripuzko edozein isuriren aurrean.

          Airearen kalitatea babestea: ibilgailuak eta makinak garbitzeko gailuak egongo dira, baita gurpilak garbitzeko plataformak ere, lokatzik edo hautsik ez hedatzeko, eta kamioiek obretan sartzeko eta obretatik ateratzeko erabiliko dituzten bideak garbi eduki beharko dira, presiozko ura edo erratz-makinak erabilita. Hondeaketatik ateratako materiala hezetasun-baldintza egokienetan garraiatuko da, zama estaltzeko gailuak dituzten ibilgailuetan, lokatzak eta partikulak barreia ez daitezen.

          Obretako zarata: zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta emisio akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko den makineria egokitu egin beharko da kanpoan erabiltzeko makineriaren emisio akustikoei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, egokitu beharko da, hala badagokio, Kanpoan erabiltzeko makina jakin batzuek ingurumenean sortzen dituzten emisio akustikoak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan apirilaren 28ko 524/2006 Errege Dekretuak aldatu du eta arau osagarrietan ezarritakora.

          Obrek irauten duten bitartean, zarataren jatorria murrizteko jardunbide operatibo egokiak aplikatu beharko dira, bereziki hondeaketa, eraispen, karga, deskarga eta garraioko lanetan, bai eta erabilitako makineriaren mantentze orokorrean eta zarataren eta bibrazioen jatorria murriztean ere. Eguneko lan-ordutegian egingo dira lanak.

          Lanek sei hilabete baino gehiago irauten badute, inpaktu akustikoari buruzko azterlan bat egin beharko da, behar diren zuzenketa-neurriak zehazteko, urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 35 bis artikuluaren arabera. Azterketa horretan, aztertu beharko da zer onura akustiko lortu nahi den neurri zuzentzaile horien bitartez, eremu akustiko eta eraikuntza sentikorretan zarata murrizteari dagokionez, eta eragindako udalerriari jakinarazi beharko zaio haren edukia.

          Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean ezarritakoa ezertan eragotzi gabe, obretan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzekotan, obrak eten egingo dira badaezpada, eta berehala jakinaraziko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren Zuzendaritza Nagusiari; hark erabakiko du zer neurri hartu.

          Obren eragina jasan duten espazioak lehengoratzea: obra-proiektuek lehengoratze-proiektu bat izango dute lotuta, eta bertan garatuko dira jarduketak, haiek gauzatzeko behar besteko xehetasun-mailarekin, aurrekontua barne.

          Obrak egiteagatik erasandako eremu guztiak leheneratuko dira, kendu diren zuhaitzak birjarrita, hala behar bada.

          Eremu libreak eta berdeguneak landareztatzean bezala, obren ondorioz eragina jasan duten espazioak leheneratzeko, jasangarritasun-irizpideak lehenetsiko dira, «Lorategi eta berdegune jasangarriak diseinatzeko eskuliburua»n adierazitakoaren arabera (Udalsarea, 2017). Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egina da, eta, besteak beste, landare-espezie autoktonoak erabiltzea sustatzen du; apenas zaindu behar dira eta inguruko baldintza bioklimatikoetara egokituta daude.

          Espezie inbaditzaileak kontrolatzeko, haiek hedatzeko arriskua murriztu beharko da, birlandaketa-lanetan flora aloktono inbaditzaileko aleak kendu eta landareak berriro sartzen direnean. Kasu horretan, bermatu beharko da landareztatze-lanetan eta lorategiak egiteko lanetan erabilitako landare-lurrak ez duela flora inbaditzaileko propagulurik eta ez dela erabiltzen inbaditzailea izan daitekeen espezie aloktonorik edo espezie arriskutsurik gomendatzen da honako hau kontuan hartzea: «Espezie apaingarriak hautatzeko gida» (Udalsarea. 2017), hala nola Fallopia japonica, Robinia pseudoacacia, Cortaderia selloana edo beste batzuk landareztatze-lanetan eta lorategiak egiteko. Halaber, espazio libreen landareztatze-lanak ahalik eta lasterren egingo dira; modu horretan, ekidin egingo dira higadura-prozesuak, solidoak drainatze-sarera arrastatzea eta espezie aloktono inbaditzaileen kolonizazioa.

          Kanpoko argiztapenari dagokionez, energia-efizientzia maximizatzera eta argi-kutsadura minimizatzera jo beharko da, azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuarekin bat etorriz (Kanpo-argiztapeneko instalazioen energia-efizientziari buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena, EA-01etik EA-07ra).

          Bigarrena. Zehaztea, ingurumen-txosten estrategiko honetan ezarritakoaren arabera, eta, betiere, ebazpen honetan ezarritako babes- eta zuzenketa-neurriak hartzen badira, baita sustatzaileak proposatutakoak ere, aurrekoen aurkakoak ez badira, ez dela aurreikusten Donostiako Hiri Antolamendu Plan Bereziak, SU.05eko (Ategorrieta-Ulia) San Ignacio-H. Garate AU.05.2 azpieremuan, ondorio kaltegarri nabarmenik izango duenik ingurumenean, eta, beraz, ez duela ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntik behar.

          Hirugarrena. Ebazpen honen edukia Donostiako Udalari jakinaraztea.

          Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

          Bosgarrena. Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-txosten estrategiko honek indarra galduko du eta dagozkion ondoreak sortzeari utziko dio, baldin eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, ez bada Plana onesten gehienez ere lau urteko epean. Kasu horretan, berriro abiarazi beharko da Planaren ingurumen-ebaluazioa egiteko prozedura, salbu eta ingurumen-organoari haren indarraldia luzatzeko eskatzen bazaio. Hori gertatuz gero, ingurumen-organoak, hala badagokio, ingurumen-txosten estrategikoaren beste indarraldi bat xedatuko du, erregelamenduz zehaztutako moduan.

          Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 8a.

          Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

          NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik