Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 27koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen eta argitara ematen baita +Ecnos Euskadi (garai bateko Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi UTESE) sindikatu-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioaren gordailutzea (Gordailutze-kodea: 76/1/00004).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 647
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/01/27
  • Argitaratze-data: 2026/02/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da +Ecnos Euskadi (garai bateko Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi» UTESE) sindikatu-elkartearen aldatzeari buruzko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea dela-eta, zeina María Aranzazu Juanes Ramirok aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

Lehenengoa. 2026ko urtarrilaren 12an, +Ecnos Euskadi (garai bateko Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi» UTESE) sindikatu-elkartea aldatzeari buruzko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea eskatzeko dokumentazioa aurkeztu da.

Bigarrena. Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Hirugarrena. Estatutuen 1. artikuluaren arabera, izena hau da: «Unión de Técnicos Superiores Sanitarios de Euskadi (U.T.E.S.S.E)», garai batean Tecnos Euskadi.

Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoa du jarduketa-eremutzat, eta haren eremu funtzionala estatutuetan dago jasota.

Zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie egitate horiei:

Lehenengoa. Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 13.1.m) artikuluak organo honi ematen dio enpresa- eta sindikatu-elkarteen estatutuak gordailutzea formalizatzeko eskumena.

Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan jasota dago, baita Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko errege dekretuan ere.

Hirugarrena. Gordailutzeko agiriak aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoak direla, eta, beraz, bidezkoa da +Ecnos Euskadi (garai bateko Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi» UTESE) sindikatu-elkartearen aldaketa-aldatzeari buruzko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, hau

Lehenengoa. +Ecnos Euskadi (garai bateko Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi» UTESE) sindikatu-elkartea aldatzeari buruzko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko agintzea.

Bigarrena. Gordailutze hori EHAAn argitaratzeko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.

Hirugarrena. Ebazpen honek eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena. Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu eta horren kopia eskatu ahal izango dute, bai eta aurkaratu ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik