Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 27koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Eskola Garraioko Laguntza Zerbitzua ematen duten Enpresen Elkartearen estatutuen aldaketaren dokumentazioa gordailutu dela eta horren berri ematen baita (gordailuaren kodea: 76/0/00025).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 629
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/01/27
- Argitaratze-data: 2026/02/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Ekonomia; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan, honi buruzko espedientea hasi da: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Eskola Garraioko Laguntza Zerbitzua ematen duten Enpresen Elkartearen estatutuen aldaketaren dokumentazioa gordailutzea. Interim Services Solutions Sociedad Limitada enpresak aurkeztu du dokumentazio hori. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:
Lehenengoa. 2025eko abenduaren 16an, honako hau eskatzeko dokumentazioa aurkeztu da: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Eskola Garraioko Laguntza Zerbitzua ematen duten Enpresen Elkartearen estatutuen 3. eta 13. artikuluen aldaketari eta estatutuei eurei buruzko dokumentazioa gordailutzea.
Bigarrena. Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
Hirugarrena. Haren jardueraren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala, berriz, estatutuetan ezarritakoa da.
Laugarrena. 2026ko urtarrilaren 7an, dokumentazio osagarria eskatu zen, estatutuen aldaketaren ingurukoa, eta errekerimendu hori legez ezarritako moduan eta epeetan bete da.
Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:
Lehenengoa. Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuak, 13 m) artikuluan.
Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikatu behar den araudi substantiboa Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan eta apirilaren 1eko 19/1977 Legean jasotakoa da.
Hirugarrena. Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea aldaketaren aktari eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Eskola Garraioko Laguntza Zerbitzua ematen duten Enpresen Elkartearen estatutuei dagokien dokumentazioa, eta horren berri ematea.
Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau
Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Eskola Garraioko Laguntza Zerbitzua ematen duten Enpresen Elkarteari dagokion dokumentazioa eta erakundearen estatutuen aldaketari dagokiona gordailutzeko agintzea.
Bigarrena. Gordailutze hori EHAAn argitara emateko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.
Hirugarrena. Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Laugarrena. Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako dokumentua, baita haren kopia eskatu ere. Dokumentua aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 27a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.