Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 21ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2026an lan-arriskuen prebentzioaren arloko jarduerak egiteko aurkeztutako proiektuak balioetsiko dituen Balorazio Batzordeko kideak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 25
- Hurrenkera-zk.: 554
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/01/21
- Argitaratze-data: 2026/02/06
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Sailak
Testu legala
Ikusi da 2025eko abenduaren 22ko Ebazpena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baitira Lan-arriskuen Prebentzioaren arloko jardueretarako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2026. urteko deialdia egiten baita.
Ebazpen horren 14. artikuluak xedatzen duenez, balorazio batzorde bat sortuko da aurkeztutako eskabideak balioesteko, eta haren eraketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotzen diren abstenitzeko eta errekusatzeko eskubideak baliatzearen ondorioetarako.
Ondorioz, hau
Lehenengoa. Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta haren eraketa publikatzea.
Balorazio Batzordearen eraketa:
Batzordeburua:
Itxaso Paul Salvador, Osalaneko Plangintzako zuzendariordea.
Batzordekideak:
Arantza Lijó Bilbao, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Laneko Osasunaren Unitateko medikua.
Inés Álvarez Vazquez, Osalaneko Zuzendariordetza Teknikokoa.
Manttoni Amiano Zulueta, Osalanen Gipuzkoako Lurralde Zentroko Lan Arriskuen Prebentzioko teknikaria.
Fernando Serrano Sanz, Osalanen Arabako Lurralde Zentroko Lan Arriskuen Prebentzioko teknikaria.
Raquel Raposo Acevedo, Osalanen Zuzendaritzako Berdintasun teknikaria.
Idazkaria:
Javier González Gómez, Osalanen Plangintza Zuzendariordetzako ikerketa-teknikaria.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.
Barakaldo, 2026ko urtarrilaren 21a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.