Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko urriaren 23koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Uraren Euskal Agentziako Plangintza eta Obretako zuzendari lanpostua betetzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 4718
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/10/23
  • Argitaratze-data: 2026/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 8. artikuluari jarraituz, Agentziako lanpostuak horretarako kontratatutako langileen bidez edota Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetako langileen bidez beteko dira, lanpostu bakoitzaren egitekoek zein izaera duten kontuan izanda.

Uraren Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dituen azaroaren 28ko 178/2023 Dekretuak 11.2 artikuluan ezartzen duenez, zuzendari publiko profesionalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen abenduaren 1eko 11/2022 Legearen III. tituluan («Euskal herri-administrazioetako zuzendari profesionalen zuzendaritza-eginkizuna eta estatutua») edo hura ordezten duen arauan ezarritakoak arautuko ditu, eta Agentziarekin duen zerbitzu-harremana formalizatuko du, lege horren 39. artikuluan ezarritako irizpideen arabera.

Lege horrekin bat etorriz, zuzendari publiko profesionalak izendatzeko prozedurek merezimendu-, gaitasun- eta objektibotasun-printzipioak beteko dituzte, bai eta gaitasun profesionalak egiaztatzeko sistemaren bidezko egokitasuna ere, eta deialdi publikoa egingo da.

Lehenengoa. Uraren Euskal Agentziako Plangintza eta Obretako zuzendari lanpostua betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea ezartzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Eskabideak Qualisen web orriaren bidez (https://www.qualisconsultores.es) aurkeztuko dira, prozesuaren iragarkian zehazten den bezala. Iragarki hori aipatutako web orrian eta Uraren Euskal Agentziaren web orrian (http://www.uragentzia.euskadi.eus) jarri da.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 23a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik