Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko otsailaren 2koa, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariarena, zeinaren bidez jartzen baitira Aralar eremuko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana onartzen duen Dekretua eta Aralar Aldea parke naturaltzat jotzen duen Dekretua aldatzen duen eta Parke Naturalaren lurralde-mugaketaren zabalkuntza onartzen duen Dekretua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 599
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/02/02
- Argitaratze-data: 2026/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena
Testu legala
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuaren 2025eko abenduaren 12ko Aginduaren bidez erabaki zen hasiera ematea Aralarko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana onartzen duen prozedurari.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko abenduaren 23ko Aginduaren bidez, aldez aurretik onartu da Aralarko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana onartzen duen dekretu-proiektua.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuaren 2025eko abenduaren 22ko Aginduaren bidez erabaki prozedura bat hastea onartzeko Aralar Aldea parke natural deklaratzen duen Dekretua aldatzen duen Dekretua, zeinaren bidez zabaltzen baita Parke Naturalaren lurralde-mugaketa.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko abenduaren 23ko Aginduaren bidez, aldez aurretik onartu da dekretu-proiektu bat onartzeko Aralar Aldea parke natural deklaratzen duen Dekretua aldatzen duen Dekretua, zeinaren bidez zabaltzen baita Parke Naturalaren lurralde-mugaketa.
Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren 2025eko abenduaren 23ko Ebazpenaren bitartez, jendaurrean jarri ziren hala Aralar eremuko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana onartzen duen Dekretua nola Aralar Aldea parke naturaltzat jotzen duen Dekretua aldatzen duen eta Parke Naturalaren lurralde-mugaketaren zabalkuntza onartzen duen Dekretua.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedura arautzen duen, ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17 artikuluak ezarritakoa betez, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epe bat ireki behar da jendaurrean jartzeko eta administrazio publikoei eta gizarte-sektore interesdunei entzuteko.
Jendaurreko erakustaldiaren eta entzunaldiaren izapidea ireki ondoren, ikusi zen ezen, izapide horretarako, ez zela aurkeztu Aralarko Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren testuaren euskarazko bertsioa. Halaber, egiaztatu da entzunaldiaren izapidea ez zela egin Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Beraz, epe berri bat hasi beharko da jendaurrean jartzeko izapidean jar daitezen hala Aralarko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana onartzen duen Dekretua nola Aralar area parke natural izendatu eta Parke Naturalaren lurralde-mugaketa zabaltzen duen Dekretua aldatzeko Dekretua.
Horregatik guztiagatik, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Hilabeteko epean, jendaurrean jartzea hala Aralarko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana onartzen duen Dekretua nola Aralar Aldea parke naturaltzat jotzen duen Dekretua aldatzen duen eta Parke Naturalaren lurralde-mugaketaren zabalkuntza onartzen duen Dekretua, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek, egoki iritziz gero, alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
Bigarrena. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioz, dokumentazioa aztergai egongo da epe horretan, bai egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/web01-tramite/es/contenidos/anuncio_tablon/con_2005832/es_def/index.shtml) bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzan, jendaurreko ordutegian helbide honetan: Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritza.
Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritza.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila.
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 2a.
Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendaria,
ADOLFO URIARTE VILLALBA.