Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko martxoaren 9koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Vitoria-Gasteizko tranbia Zabalganara zabaltzeko eraikuntza-proiektuak (Aldaia Adarra)» ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Mugikortasun Jasangarriaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1218
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/03/09
- Argitaratze-data: 2026/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2025eko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez «Vitoria-Gasteizko tranbia Zabalganara zabaltzeko eraikuntza-proiektua (Aldaia Adarra)» onetsi zen. Ebazpena 2025eko abenduaren 26n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (249. zk.).
Vitoria-Gasteizko tranbia Zabalganara (Aldaia adarra) zabaltzeko eraikuntza-proiektuaren xedea da Zabalganarako tranbia zabaltzeko tartea planifikatu, diseinatu, definitu eta baloratzea, Zabalgana etorbidearen eta Aldaia geralekuaren artean, Nazio Batuen hiribidean zehar, 1.000 metro baino gutxiagoko luzera duela, zabalera metrikoa. Aireko lineako zutoinen zimenduak, ainguraketa-buloiak, tranbia- eta bide-seinaleztapeneko kanalizazioak eta kutxetak, komunikazioak, hornidura elektrikoa eta elektrifikazioa sartzen dira, baina ez dira sartzen instalazio horien lineak, ezta katenaria-zutoinen eta horien ainguraketa-plaken hornidura ere.
Vitoria-Gasteizko tranbia Zabalgana osora zabaltzeko eraikuntza-proiektuaren helburua da tranbia-sistema Zabalganarantz zabaltzea, Lovaina plazako egungo trazadurarekiko loturan hasita. Handitze hori inguruan badagoen geltokirantz doa, Vitoria-Gasteizko kale nagusiak zeharkatuz, Zabalgana etorbidera iritsi arte. Bertan, bi adarretan banatuko da.
Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasunak eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzeen eranskinean ageri dira lurzatien zerrenda eta planoak.
Organo honek eskumena du garraio-azpiegituren arloko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuaren 11.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.
Abenduaren 19ko 26/2022 Legeak aldatutako Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen proiektuak, horien tarteak edo tren-azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin ekarriko du onura publikoaren edo gizarte-interesaren deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.
Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berarekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, nahi duenak alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzan, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zein diren ondo zehazteko.
Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau
Lehengoa. Aurrekarietan aipatzen diren «Vitoria-Gasteizko tranbia Zabalganara zabaltzeko eraikuntza-proiektua (Aldaia Adarra)» proiektuaren obrak gauzatzeko nahitaezko desjabetzearen espedientea hastea, ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren eraginpeko ondasunak eta eskubideak identifikatuz.
Aipatutako epean, ondasunen eta eskubideen zerrenda Vitoria-Gasteizko udaletxeko iragarki-oholean ere jarriko da jendaurrean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 9a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.
Vitoria-Gasteizko udalerria.
(Ikus .PDF)