Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, instalazio hau berritzeko administrazio-baimenak -gauzatu aurretikoak eta eraikitzekoak- ematen dituena: Oiartzun TA izeneko 132/30 kV-eko transformazio-azpiestazioa, Oiartzun udalerrian. Erreferentzia: ATY 2025/141.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1107
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/03/03
  • Argitaratze-data: 2026/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk (helbidea: Donostiako Mikeletegi 1/3 kalea) eskaera hau egin zuen 2025eko urriaren 15ean: eman dakizkiola Oiartzun udalerriko Oiartzun TA izeneko 132/30 kV-eko transformazio-azpiestazioa berritzeko administrazio-baimenak (gauzatu aurretikoak eta eraikitzekoak). Eskaerarekin batera dagokion proiektu teknikoa aurkeztu zuen.

  1. Proiektu hori jendaurrean jarri zen, xedapen hauetan jasotakoa betetzeko: martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 9. eta 10. artikuluak (2020ko apirilaren 24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikulua (2000ko abenduaren 27ko BOE); Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013ko abenduaren 27ko BOE), eta maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua (2014ko ekainaren 9ko BOE), Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko arautegia eta haren jarraibide osagarriak (01etik 23ra bitarteko JTO-RAT) onartzen dituena.

  2. Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen 2025eko azaroaren 20ko GAOn eta EHAAn.

  3. Era berean, dagokion separata bidali zitzaion Oiartzungo Udalari eta eskatu zitzaion eskariaren alde ala kontra zegoen adierazteko eta, hala bazegokion, baldintza teknikoak ezartzeko.

  4. Ez da jaso proiektuarekiko adostasun- edo aurkakotasun-eskaeraren erantzunik, ez eta, hala zegokionean, bidezko baldintza teknikoen ezarpenik ere.

  5. Proiektua jendaurrean zegoen bitartean ez ziren alegazio-idazkiak aurkeztu.

    LEGE OINARRIAK

  1. Gipuzkoako lurralde-ordezkariak du espediente hau ebazteko eskumena, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala xedatzen dituen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

  2. Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 39. artikuluak ezartzen duenez, administrazioaren aldez aurretiko baimena beharko da energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko.

  3. Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez arautzen dira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak, hauei dagokienez: Euskal Autonomia Erkidegoan, energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

  4. Espedientea izapidetzean, kontuan hartu eta bete dira administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta -izapideak.

  5. Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.

    Aipatu diren lege-xedapenak eta aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariak hau

Aldez aurretiko eta eraikitzeko administrazio-baimenak ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari instalazio hau egiteko: Oiartzun TA izeneko 132/30 kV-eko transformazio-azpiestazioa berritzea, Oiartzun udalerrian.

Honako hauek berrituko dira:

  1. Transformazioa.

    132/30 kV-eko erlazioa duen T-1 transformadorea kenduko da, eta haren ordez 48/60 MVA ONAN/ONAF potentzia duen berri bat jarriko da.

    Transformadore berri bat (T-3) instalatuko da, 30/13 kV-eko erlazioa eta 20/25 MVA ONAN/ONAF potentzia dituena.

  2. 30 KV-eko sistema.

    30 kV-eko barra bikoitzeko konfigurazioko 1. moduluan posizio hau gehituko da:

    Barneko transformadore-posizio blindatu bat (1) etengailuarekin (30/13 kV T-3 transformadore berria elikatzeko).

  3. 13 KV-eko sistema.

    Azpiestazioan, barneko 13 kV-eko sistema blindatua ezarriko da, barra sinpleko konfigurazioarekin. 30/13 kV-ko (T-3) transformadore berriak elikatuko du, eta posizio hauek izango ditu:

    Barneko transformadore-posizio blindatu bat (1) etengailuarekin.

    Lineako hiru (3) posizio blindatu etengailuarekin.

    Neurketa-posizio bat (1) etengailurik gabe.

    Barneko partizio-posizio blindatu bat (1) etengailuarekin.

  4. Lur-konexioko erresistentzia.

    500 A 15 s-ko lur-konexioko erresistentzia monofasiko bat instalatuko da, T3 potentziako transformadore berriaren 13 kV-eko irteerari lotua.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Deskarbonizazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

    Donostia, 2026ko martxoaren 3a.

    Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

    ANTTON ARRIETA INSAUSTI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik