Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 30ekoa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan Administrari laguntzaile lanpostua (520033 kodea, 5 dotazioa) izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 1581
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/03/30
  • Argitaratze-data: 2026/04/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrari laguntzaile lanpostu hau 520033 kodea, 5. dotazioa hutsik dagoenez Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.9 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman duenez, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askeko sistema erabiliz hornitzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek eta EAEko administrazio orokorrarekin lotuta dauden zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako karrerako funtzionarioek, lanpostu-zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude horiek).

    Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda hartu ahal izango dute parte deialdian, honako egoera hauetako batean egonik izan ezik:

    Eginkizun-gabetze irmoa ezarria duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

    Norberaren interesagatik nahiz familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezin izango dute parte hartu, ez badute artean bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora (2 urte).

    Bigarrena. Eskabideak.

    Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira parte hartzeko eskabideak.

    EAEko Administrazio Orokorrean eta haren organismo publikoetan jardunean dauden karrerako funtzionarioek EIZU enplegatuaren atariaren bidez egin ditzakete eskabideak. Jakina bidez zein Internet bidez sar daiteke atari horretara, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/funtzio-publikoa/hasiera/

    Gainerako izangaiek erregistro elektronikoaren bidez bidaliko dituzte eskabideak, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzara.

    Hirugarrena. Betekizunak eta merezimenduak.

    Honen eranskinean ezartzen dira lanpostu-zerrendan Administrari laguntzaile lanpostua (520033 kodea, 5. dotazioa) betetzeko eskatzen diren baldintzak.

    Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitaea» erantsiko zaio, eta datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste datu hauek ere jasoko dira hor:

    1. Tituluak.

    2. Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.

    3. Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

    4. Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.

    5. Hizkuntza-jakintza.

    6. Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzio eta zereginekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen diren bestelako merezimendu eta konpetentzia guztiak.

      Eskabidearekin batera, deialdian eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, baldin eta EAEko administrazio orokorraren Langileen Erregistroan ez badaude.

      Izangaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatzeko, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio izangaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabiltzeko, dela elkarrizketa pertsonala edo proba eginez, dela Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatuz.

      Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan beteak izan beharko dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi beharko zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileak ezin izango dira jabetu esleitutako lanpostuaz.

      Laugarrena. Ebazpena.

      Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiaren ebazpen bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak esleipen-ebazpenean ezarritako datan jabetu beharko du lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Ebazpen hori arrazoitzeko, kontuan hartuko da izangaiak deialdian eskatzen diren baldintzak eta zehaztapenak betetzen dituela, izendapena egiteko eskumena dagoela eta lanpostuari buruz monografian ezarritako eginkizunak eta zereginak betetzeko egokia dela. Horretarako, gainerako izangaiekin (baldin badaude) alderatuko dira merezimenduak (eta, halakorik egin bada, elkarrizketaren edo probaren emaitza).

      Deialdia hutsik geratu dela deklara daiteke, baldin eta izangaietako batek ere ez baditu betetzen lanpostuaren baldintzak edo izangaietako bat ere ezin bada egokitzat jo, deitutako lanpostua betetzeko behar besteko merezimendu eta konpetentzia ez duelako.

      Bosgarrena. Errekurtsoak.

      Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta aukeran berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

      Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 30a.

      Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,

      MIKEL IRIONDO BILBAO.

Deitutako lanpostua: Administrari laguntzailea.

Kodea: 520033.

Dotazioa: 5.

Kidegoa eta eskala: EGC201 Administrari laguntzaileen Kidegoa Esk. Administrari laguntzailea edo EGE001 Laguntzako langileen talde profesionala laguntzako langileen talde profesionala.

Lanpostu-mailako osagarria: 16.

Berariazko osagarria: VII-A.

Kokapena: Zerbitzu Zuzendaritza. Lehendakaritza.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: derrigortasun datarik gabe.

Lanpostu-zerrendako berariazko betekizunak edo jakintza:

Hizkuntza-eskakizuna: arestian aipatutakoa.

LZko lan-baldintzak:

Zerbitzua astelehenetik ostiralera 07:00etatik 23:00etara betetzeko txandak egitea, eta, maiz, asteburuetan ere bai.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik