Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko martxoaren 24koa, Hizkuntza Politikako sailburuordearena, beste ebazpen hau aldatzeko dena: Ebazpena, 2025eko abenduaren 11koa, Hizkuntza Politikako sailburuordearena, Euskalgintza deialdiari dagozkion 2025eko dirulaguntzak esleitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 70
- Hurrenkera-zk.: 1595
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/03/24
- Argitaratze-data: 2026/04/16
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2025eko irailaren 24ko EHAAn (181. zk), Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko irailaren 16ko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, 2025. urtean gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edo normalizatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egin zen (Euskalgintza deialdia).
Laguntza deialdi horretara jo zuten onuradunetako batzuei dirulaguntza esleitu zien Hizkuntza Politikako sailburuordeak, 2025eko abenduaren 11n emandako ebazpenaren bidez. Horren ondoren, Jaurlaritzako lehenenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aginduak baietsi egin zuen Dobera Euskal Elkarteak Hizkuntza Politikako sailburuordearen 2025eko abenduaren 11ko ebazpen horren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ondorioz, entitate onuradun horren dirulaguntzaren zenbatekoa aldatu egin zen.
Aipatutako aginduarekin bat etorriz eta, aldi berean, Balorazio Batzordeak eginiko proposamenak kontuan hartuta, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 24a.
Hizkuntza Politikako sailburuordea,
AITOR ALDASORO ITURBE.