Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 11koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Merkasaretza Merkataritza Laguntzako Puntu bat (MLP) sortzeko deialdia, 22-Debabarrena zonarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 53
  • Hurrenkera-zk.: 1219
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/03/11
  • Argitaratze-data: 2026/03/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Merkasaretza Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sarea sortu eta Merkataritza Laguntzako Zerbitzuen Zorroa zehazten duen uztailaren 1eko 138/2025 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, beste deialdi bat egiten da, Merkasaretza Euskal Sarearen Ebaluazio eta Jarraipen Batzordeak aldez aurretik eskatuta.

Lankidetza-hitzarmena sinatzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidetatik aterako dira.

Horregatik guztiagatik, Merkasaretza Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sarea sortu eta Merkataritza Laguntzako Zerbitzuen Zorroa zehazten duen uztailaren 1eko 138/2025 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako ahalmenaren arabera, honako hau

Ebazpen honen xedea da uztailaren 1eko 138/2025 Dekretuan aurreikusitako 22-Debabarrena zonarako MLP bat sortzeko deialdia egitea. Dekretu horren bidez, Merkasaretza Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sarea sortu eta Merkataritza Laguntzako Zerbitzuen Zorroa zehazten da.

  1. Debabarrena zonak udal-estaldura emango die honako hauei: Eibar, Elgoibar, Ermua, Mendaro, Soraluze-Placencia de las Armas eta Deba.

Uztailaren 1eko 138/2025 Dekretuaren 3. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoaren arabera, Merkasaretza Euskal Sarean txertatuko den MLPa sortzen duen entitateak honako hau izan beharko du:

  1. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2.1 artikuluaren definizioarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten toki-entitateek, organismo autonomoek edo haien mendeko beste entitate batzuek eta garapen-agentziek sortutako MLPa.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan behar bezala eratutako eta kokatutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta fundazioek sortutako MLPa, baldin eta haren helburuen artean hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritzari edo zerbitzuei laguntzea badago.

  3. Merkatarien federazioek sortutako MLPa, baldin eta kokatuta dagoen lurralde historikoko merkataritza-banaketaren sektore osoari laguntza emateko helburua badu, eta merkataritza-jardueraren azpisektore-ikuspegia ere barne hartzen badu.

    Era berean, uztailaren 1eko 138/2025 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoa bete beharko du, Merkasaretza Euskal Sarean sartzeko.

MLParen betebeharrak uztailaren 1eko 138/2025 Dekretuaren 7. artikuluan jasota daude.

Lankidetza-hitzarmena uztailaren 1eko 138/2025 Dekretuaren 13. artikuluan jasota dago.

Merkataritzaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren betebeharrak uztailaren 1eko 138/2025 Dekretuaren 15. artikuluan jasota daude.

Sinatzen den lankidetza-hitzarmena indarrean dagoen bitartean, hamabi hilabeteko aldi bakoitzari dagokion zuzkidura bi igorpenen bidez ordainduko da: lehenengoan, zuzkidura horren % 60 ordainduko da aldi bakoitzeko lehen hiruhilekoan, eta, bigarrenean, gainerako % 40a, uztailaren 1eko 138/2025 Dekretuaren 7.9 artikuluan ezarritako justifikazioa aurkeztu ondoren.

Xede horretarako, 176.000 euro bideratuko dira, guztira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera. Zenbateko hori honela banakatuko da: 26.400 euro 2026ko ordainketa-kredituari dagozkio; 44.000 euro 2027ko konpromiso-kredituari; 44.000 euro 2028ko konpromiso-kredituari; 44.000 euro 2029ko konpromiso-kredituari, eta 17.600 euro 2030eko konpromiso-kredituari.

  1. Uztailaren 1eko 138/2025 Dekretuaren 9. artikuluan zehaztutako entitate onuradunek aurkeztu beharreko dokumentazioa 2026-2030 aldiari dagokiona izango da.

  2. Ebazpen honen 2. artikuluan jasotako entitate, elkarte, fundazio eta federazioen titularrak eskatuta hasiko da 22-Debabarrena zonarako MLPa sortzeko eta Merkasaretza Euskal Sarean sartzeko eskaera.

  3. Eskabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan bakarrik egin eta beteko da: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/12503

    Kanal elektronikoaren bidez izapidetzeko zehaztapenak eta eskabide-eredua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektroniko horretan egongo dira eskuragarri.

    Espedientean sartzeko, errekerimenduak eta jakinarazpenak jasotzeko eta prozedurarekin lotutako gainerako izapideak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» aplikazioa baliatu behar da (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

  4. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan eta uztailaren 1eko 138/2025 Dekretuaren 9.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, izapidetze elektronikoa nahitaezkoa izango da prozeduraren fase guztietan.

  5. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta amaitu, berriz, argitalpen-egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 11.

    Merkataritzako zuzendaria,

    IZASKUN GÓMEZ CERMEÑO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.