Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko maiatzaren 19koa, HABEko zuzendari nagusiarena, dirulaguntzen deialdia egiten duena euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek gelak digitalizatzeko baliabideak eskuratu ahal izateko eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat baliabide horiek irisgarri egingo dituzten gailu eta egokitzapenak ezartzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; HABE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 101
- Hurrenkera-zk.: 2347
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/05/19
- Argitaratze-data: 2026/06/01
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, Helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duenak, bere 18. artikuluan ezarria dauka HABEk egin ditzakeela, betiere bere aurrekontu-bitartekoen muga-barruan, laguntza-deialdiak, alfabetatze eta euskalduntze-lanaren osagarri gisako jarduerak sustatzera zuzenduak.
Ildo horretatik, 2026ko Dirulaguntzen Urteko Plana onartzen duen eta 2025-2028 epealdiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzen duen 2026ko otsailaren 17ko Jaurlaritzako Lehenengo Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Aginduak Hizkuntza Politika alorreko helburu estrategikotzat helduen euskalduntzea bultzatzea aurreikusten du, besteak beste, euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako ekipamendu teknologikorako dirulaguntzak emanez.
Bestetik AROA marko estrategikoak «Euskararen ezagutza orokortzeko eta espezializatzeko baliabideak handitu eta sortu» lan-ildoan hizkuntza-teknologiak garatzea proposatzen du euskara ikasi eta irakasteko. Gainera, hori guztia bat dator legealdi honen Gobernu Programaren 43. Konpromisoarekin «Euskararen ezagutza handitzea eta ingurune guztietan euskararen erabilera sustatzea», eta konpromiso horren 3. Ekimenarekin «Aparailu elektronikoetatik euskara autoikasteko app bat sortzea».
Horrez gain, Hezkuntza-sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legeak (LOGSE) hezkuntza-helburu berdinak ezartzen ditu hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat eta gainerakoentzat. Aldi berean argi eta irmotasunez adierazten du (3. artikulua) irakaskuntza guztien ezaugarrietara egokitzeko eta moldatzeko printzipioa. Beraz, ikasle horiek ez dute ikasle gehienen ohiko premiak asetzeko planifikatu eta garatutako irakaskuntza orokorrak eskaintzen dienera egokitu behar eta ez dute horrekin konformatu behar. Aitzitik, irakaskuntza egokitu behar zaio ikasle bakoitzari bere gaitasunen arabera eta bere premiei bereziak izan edo ez jarraikiz aurreratzea ahalbidetzeko.
Bidezkoa da, beraz, gelak digitalizatzeko baliabideak eskuratzeko eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat baliabide horiek irisgarri egingo dituzten gailu eta egokitzapenak ezartzeko euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzak bideratzeko oinarriak onartzea eta deialdia egitea.
Gainera, dirulaguntza deialdi honetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta diskriminaziorik ezaren printzipioa bermatuko da.
Horregatik, aipatu xedapenek eta otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, HABEren egitura organikoa ezartzen duenak, ematen dizkidaten eskumenez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko den abenduaren 21eko 20/2023 Legeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta Lege horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, hau
Lehenengoa. Dirulaguntzen deialdia egitea euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek gelak digitalizatzeko baliabideak eskuratu ahal izateko eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat baliabide horiek irisgarri egingo dituzten gailu eta egokitzapenak ezartzeko, oinarri hauen arabera.
Bigarrena. Interesdunei jakinaraztea ezen, ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Jaurlaritzako Lehenengo Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Donostia, 2026ko maiatzaren 19a.
HABEko zuzendari nagusia,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.
OINARRIAK
oinarria. Helburua eta zuzkidura ekonomikoa.
Oinarri hauen helburua da dirulaguntzen baldintzak ezartzea euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek gelak digitalizatzeko baliabideak eskuratu ahal izateko eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat baliabide horiek irisgarri egingo dituzten gailu eta egokitzapenak ezartzeko.
Deialdi honetarako xede diren gelak digitalizatzeko baliabideak eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat baliabide horiek irisgarri egingo dituzten gailu eta egokitzapenak, jarduera hauek garatzeko erabiliko dira:
Urrutiko irakaskuntza.
Bilera birtualak.
Bideo-konferentziazko saioak.
Saioen grabazioa.
Dokumentuak partekatzea.
Aurkezpen interaktiboak.
Ikasleen interakzio digitala.
Euskararen irakaskuntzan erabilitako baliabide teknologikoak ikasle guztientzat irisgarri egitea.
Zuzkidura ekonomikoa: dirulaguntza hauetan emango diren diru-kopuruak (120.000 euro) HABEren aurrekontuetan horretarako dagoen funtsetik emango dira.
Euskaltegi edo zentro onuradun bakoitzari eman dakiokeen gehieneko dirulaguntza deialdi honetako zuzkidura osoa (120.000 euro) euskaltegi bakoitzak aurreko ikasturtean (2024-2025) izandako ikasle-kopuruaren arabera hainbanatuz kalkulatuko da. Kalkulu hori egiteko, HABEren erregistroan jasotako datu ofizialak hartuko dira oinarritzat.
Dirulaguntza nori eman erabakitzeko segidako lehiaketa prozedurari jarraituko zaio. Eskabideek deialdi honetako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatutakoan, ordenan emango dira laguntzak, espedientea osatzen den unearen arabera, 2. puntuan aurreikusitako funtsak amaitu arte.
oinarria. Onuradunak.
Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko den abenduaren 21eko 20/2023 Legearen (aurrerantzean DAEL) 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.
Honako hauek dira eskatzaileek bete beharreko baldintzak:
HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea.
DAELaren 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan ez egotea.
Dirulaguntza-eskaria zuzen osatzea, deialdiaren II. eranskinean jasotako ereduaren arabera eta, eskariarekin batera 4. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.
Dirulaguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.
oinarria. Diruz lagun daitekeena eta ekipamenduen betekizunak.
Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, diruz lagun daitezkeen gastuak 1. oinarrian definitutako ekipamendu teknologikoen erosketa-prezioa eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat baliabide horiek irisgarri egingo dituzten gailu eta egokitzapenei dagokiena izango dira, baldin eta inongo zalantzarik gabe behar-beharrezkoak badira eta 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko azaroaren 30era bitartean egin badira.
Ekipamendu eta baliabide horien eskuratze-kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.
Ekipamenduek eskaera egiten duen entitatearen oraingo zein etorkizuneko irakaskuntza-jarduerak egiteko egokiak eta beharrezkoak izan behar dute.
Eskatutako ekipamendu teknologikoa, funtsean, arbel digitalak eta proiektoreak izango dira, eta halaber, baliabide horiek hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat irisgarri egiteko beharrezko izan daitezkeen bestelako gailu edo egokitzapenak. Gailu horiekin batera, aukerazko zenbait osagai edo modulu eros daitezke, gailu nagusiarekin batera funtzionamendu-unitate bakarra osatzen baldin badute.
Funtzionamendu-unitate bat baino gehiago izan daitezke laguntzagai. Unitate bakoitzeko, gehienez, hiru ordenagailu lotzeko aukera egongo da, betiere, helburu didaktikoetarako.
Aukerako osagaiak ez dira finantzatuko, gailu ardatzari edo oinarrizkoari lotzen ez bazaizkio.
Deialdi honetatik beren-beregi baztertzen dira ondoko hauek: eraikinak birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibilak; erabilera orokorreko, hau da, erabilera ez-teknologikoko altzari, gailu eta tresnak; bulegoko altzariak, eta kudeaketako ekipo informatikoak.
Balio Erantsiaren gaineko Zerga diruz lagundu daitekeen kontzeptua da, entitate onuradunak benetan ordaindu badu; inoiz ez da gastu lagungarritzat hartuko ondoren berreskuratu edo konpentsatu daitekeenean.
Laguntza hauei dagokienez, egindako gastutzat hartuko da deialdi honek ezarritako epean egin eta ebazpen honetan ezarritako gastuak 2026ko abenduaren 1a baino lehen ordaindu direnak.
oinarria. Eskarien aurkezpena, epeak eta aurkeztu beharreko dokumentuak.
Interesatuta dauden euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek, pertsona juridikoak direnez, dirulaguntza-eskariak eta ondoko izapideak bide elektronikoa erabiliz soilik aurkeztuko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1215605 helbidean eskuragarri egongo den formularioaren bitartez.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharko den dokumentazioa bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko da soilik.
Identifikazio eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.
Euskaltegi bakoitzak eskari bakarra egin ahal izango du.
Eskariak eta dagokion dokumentazioa aurkezteko epea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2026ko urriaren 16an amaituko da.
Hauek dira eskaerekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak:
Ekipamendu teknologikoaren deskribapena, beharra eta aurreikusitako helburuak azaltzen dituen memoria.
Eskuratu beharreko ekipamendu teknologikoaren aurrekontua edo, hala badagokio, faktura.
Diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako zehaztutako zenbatekoak gainditzen badu, entitate eskatzaileak ekipamendua eskuratzeko hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu gutxienez eskaeran. Ez du halakorik egin beharko, dena dela, ekipamenduak hornituko dituen entitate kopuru nahikorik ez badago merkatuan, ekipamenduaren ezaugarri bereziak direla eta. Halakorik gertatuz gero, behar bezala egiaztatu beharko da eskaeran.
Zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean dituela ziurtatzen duten dokumentuak, baldin eta eskatzaileak ukatu badio HABEri baimena egiaztapen horiek zuzenean lortzeko.
oinarria. Aurkeztutako eskariaren hutsuneak zuzentzea.
Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio, eta hamar eguneko epea emango zaio okerrak zuzen ditzan, eta adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertu beharko dela, dagokion Ebazpenaren bitartez Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 68. artikuluan jasotako baldintzetan.
oinarria. Dirulaguntzen organo eskuduna.
HABE organismo autonomoko zuzendari nagusia da dirulaguntza hauen organo eskuduna. Kudeaketa-lanen ardura HABEko Kudeaketa Zerbitzuko Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetza arloarena izango da.
oinarria. Dirulaguntza emateko prozedura eta zenbatekoa.
Oinarri hauetako baldintza subjektibo eta objektiboak betetzen dituzten eskari-egileek, denboraz eta formaz behar den bezala aurkeztu badituzte eskariak, deialdi honetako dirulaguntzak jasoko dituzte, artikulu honetako bigarren zatiak ahalbideratutako gehieneko zenbatekoan.
Dirulaguntzaren zenbatekoa euskaltegi pribatu edo autoikaskuntza-zentro homologatu bakoitzak eskatutakoaren arabera zehaztuko da. Zenbateko horrek ezin du inola ere I. eranskinean adierazitako gehienekoa gainditu, ezta diruz lagundu nahi den ekipamenduaren erosketa-kostuaren erdia (% 50) ere.
oinarria. Dirulaguntzaren kudeaketa, epeak, ebazpena, publizitatea eta errekurtsoak.
HABEko zuzendari nagusiaren Ebazpenak une oro errespetatuko du DAELaren 22.3 artikuluan jasotako edukia, eta halaber, bertan zehaztuko da eskatutako dirulaguntzak emango diren edo ukatu egingo diren. Bertan adieraziko da erakunde onuradunaren izen soziala, diruz lagundutako zentro eta ekipamendua eta dirulaguntzaren zenbatekoa. Ukatuz gero, horretarako arrazoi diren zioak jasoko dira.
Ebazpena 2026ko azaroaren 13a baino lehen emango da.
Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkari ofizialean argitaratuko da, eta jakinarazpen ondorioak eragingo ditu. Argitaratze egunean bertan, eskari-egileek abisua jasoko dute eskarian adierazi duten posta elektronikoan.
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Horren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, urriaren 1eko 39/2015 legeari eta bertako 121 eta 122 artikuluei jarraikiz.
Deialdi honetako erakunde eskari-egileren batek, eskabidea aurkeztu edo ebazpena eman ondoren, ekipamendu bera eskuratzeko bestelako erakunde publiko baten dirulaguntza jasotzen badu, HABEko zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, gainfinantzaketa gertatuz gero, deialdi honen bidez emandako finantzazioa dagokion kopuruan murriztu dadin.
Ezarritako epea ebazpena jakinarazi gabe amaitzen bada, interesdunak legitimatuta egongo dira dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunagatik ezetsitzat jotzeko.
oinarria. Bateragarritasuna beste dirulaguntza batzuekin.
Deialdi honen kontura ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein erakunde publikok eman ditzakeen laguntzekin, betiere diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketa gertatzen ez bada.
Gainfinantzaketa gertatuko balitz, edota finantzaketa publikoetan aurreikusitako mugak gaindituko balira, murriztu egingo litzateke dirulaguntza, dagokion neurrira doitu arte.
oinarria. Dirulaguntzen ordainketa.
Emandako dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaio erakunde onuradunari, gastua behar bezala zuritu ondoren.
oinarria. Dirulaguntzaren zuriketa.
DAELaren 32. artikuluarekin bat etorriz, entitate onuradunak, 2026ko abenduaren 1a baino lehen, bide telematikoko aplikazioa erabiliz eta legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:
Finantzatutako ekipamendu teknologikoaren erosketaren jatorrizko fakturak eta baita ordainketaren ziurtagiria ere. Ebazpenean aipatzen den ekipamenduaren deskribapena jaso beharko da fakturetan.
Txosten bat, eskuratutako ekipamendua jaso, martxan jarri eta erabiltzeari buruzkoa. Txosten horrek, gutxienez, apartatu hauek izango ditu:
Ekipamenduaren behin betiko kokapenaren deskribapena.
Eskuratutako ekipamenduaren kalitatearekiko adostasuna, aurreikusitako helburuetarako egokia dela, eta harrera-proben emaitza.
Erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du entitate onuradunak, zeinaren bidez adieraziko duen ekipamendu bera eskuratzeko beste erakunde publiko edo pribatu batek emandako laguntzarik jaso duen ala ez, eta hala balitz, kofinantzaketa hori justifikatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du.
oinarria. Onuradunaren betebeharrak.
Ebazpen honetan definitutako dirulaguntzen onuradun diren erakundeek, DAELaren 42. artikuluan ezarritako lankidetza-obligazioa betetzeaz gain, DAELaren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak ere bete beharko dituzte, bai eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren (aurrerantzean, DLOaren) 14. artikuluan adierazitakoak ere, eta zehazki baldintza hauek:
Diruz lagundutako jarduera aurrera eramatea edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.
Dirulaguntza eman duen erakundearen aurrean justifikatzea emate hori eragin duten edo laguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak bete eta jarduera bera aurrera eramatea.
Beste edozein Administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea HABEri. Era berean, laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu egin baldin bada, horren berri ematea laguntza eman duen erakundeari.
11. oinarrian aurreikusitako fakturak aurkezteko epea amaitu ondoren, eta gutxienez lau urtez, ekarpen horretatik aurrera onuradunek zaindu beharko dituzte egin dituzten eta laguntzaren xede diren gastuak egiaztatzen dituzten faktura eta gainerako dokumentu guztiak, bai eta deialdiari buruzko beste edozein dokumentazio ere. Erakunde onuradunak Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eman behar die erakunde bi horiek beren eginkizunen barruan deialdi honen kargura jasotako dirulaguntzei buruz eska diezaioketen edozein informazio eta dokumentazio, hala eskatuz gero.
Onuradunek publizitate egokia eman beharko diote aitortutako dirulaguntzaren izaera publikoari, DAELaren 14 i) artikuluan araututakoari jarraikiz. Horretarako, diruz lagundutako ekipamenduan HABEk emandako babesaren berri adierazi beharko da, Eusko Jaurlaritzaren eta HABEren logotipo normalizatua eta «HABEk diruz lagundua» esaldia agerian jarriz.
Ebazpen honen ondorioz diruz lagundu diren ondasunak dirulaguntza eman den xede jakinera bideratuko dira, gutxienez bi urtez, erregistro publikoetan inskribatzen ez diren ondasunak diren neurrian.
Gainfinantzazioa beste dirulaguntza batzuekin batera gertatzen denean, dirua itzultzeko betebeharra gauzatzeko eskatuko du HABEk, gainditutako zenbateko osoa eskatuz, deialdi honen baitan emandako dirulaguntzen muga arte.
oinarria. Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.
DAELaren 25. artikuluak ezartzen dituen mugei kalterik egin gabe, dirulaguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatuz gero, eta betiere dirulaguntzaren helburua bete bada, edo beste erakunde publiko edo pribaturen batek, aldi berean, bestelako dirulaguntza edo laguntzarik eman badu, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu egin daiteke. Dirulaguntza jasotzeko baldintzen aldaketatzat joko dira, halaber, behar bezala justifikatzen edo egiaztatzen ez diren gastuak; kasu horretan, beraz, egokiro justifikatu edo egiaztatu ez diren gastuak laguntzeko diru-kopuruak aldatzeko ebazpena emango da.
oinarria. Dirulaguntzarako eskubidea galtzeko edo itzultzeko arrazoiak. Arau-hausteak eta ez-betetzeak.
Edozein kasutan, deialdi honetako onuraduna lotuta dago DAELaren 13. artikuluan jasotako xedapenetan zehaztuta dauden lege-hausteen eta ez-betetzeen erregimenarekin. Nolanahi ere, DLOren IV. tituluak ezartzen dituen arau-hausteen eta zehapenen araubidea aplikatuko zaio deialdi honi.
Dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horiei dagozkien berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, DAELaren 36. artikuluan, DLOaren 37. artikuluan eta agindu honetan ezarritakoaren arabera, eta, zehazki, DAELaren 40. eta 41. artikuluetan ezarritako hitzetan eta bertan adierazitakoari jarraikiz.
DAELaren 36. artikuluan eta DLOaren 37. artikuluan azaldutako kausez gain, honako hauek ere dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzeko edo dirulaguntza itzultzeko kausatzat hartuko dira:
Onuradunak dirulaguntzari uko egiten badio.
Deialdi honetako oinarrien eta administrazio-agirien ez-betetze larria (osorik edo zati batez).
Dirulaguntza ebazpen honetan ezarritako epeetan ez erabiltzea, justifikatuta ez badago behintzat.
Ebazpen honetan ezartzen den moduan HABEren laguntza jaso dela ez adieraztea.
Aurreko paragrafoetan ezarritakoa gorabehera, dirulaguntza ordaindu ondoren justifikatzen bada ekipamendu zientifiko bera erosteko beste erakunde publiko edo pribaturen baten kofinantzaketa jaso dela, dirulaguntza murriztu egingo da, eta jasotako dirulaguntzaren zati proportzionala itzuli beharko da.
Dirua itzultzeko, DAELaren 40. eta 41. artikuluetan horretarako ezarritako prozedura beteko da. Nolanahi ere, hori ez da eragozpen izango egin beharreko beste ekintza guztiak bideratzeko. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
oinarria. Datuen tratamendua.
Dirulaguntza-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak eta egiaztatze-prozeduran sortzen direnak, abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eta Europako Legebiltzarraren eta Batzordearen 2016/679 (UE) Erregelamenduak araututakoari jarraikiz, «Euskaltegien eta Autoikaskuntzarako Zentro Homologatuen Erregistroaren Kudeaketa» izeneko tratamenduan tratatuko dira, ondoren zehazten diren helburuetarako:
HABEk euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen finantzaziorako bideratzen dituen dirulaguntzen kudeaketa.
HABEri atxikita dagoen euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroaren kudeaketa.
HABEko zuzendari nagusia izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.
Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko eta interes publikokoa den jarduera sustatzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko.
Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.
Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: http://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/
(Ikus .PDF)